Bitartean

Azkoitiko udaletxean, herenegun: ausardiazko orroekin mozorrotutako koldarkeria; elkarbizitza pozoitzen duten zirkin zakar eta hitz gaizkileak; gorrotoaren eszenifikazio gaiztoa. Konponbide demokratikoaren aldeko borrokak ezin ditu elkarbizitza elementaleneko printzipioak suntsitu

One thought on “Bitartean

  1. Hil egiten duena, nahita gainera, hiltzaile bat da, kondena bete baino lehen eta kondena bete eta gero.

    Bi hiltzaile horiek oraindik ez dute kondena osoa bete. Kalte ordainak falta zaizkie.

    ETAko hiltzaileak txalotzen eta babesten dituen jendilajeak, 30 urtetan zehar jenderi sartu dion beldurra baliatuz, ordaintzeko bete beharra kendu nahi zieten gainetik bi hiltzaile horiei. Hori sahiestu nahi zuten beste batzuek, ETAk eraildako bat gehien eduki dutenak lagun edo senide.

    Ez dakit, baina nik esango nuke betidanik ETAren alde ohikatu dutenen eskubidea protesta egiteko, beste batzuei ukatu nahi zaiela, edo horrela ematen du behintzat.

    Horrela baldin bada, badirudi ez dela nahikoa izango zuk Zorion Perfektua-n hain ondo kontatu duzun esnatze hori, atentatuaren gordintasunara esnatzea. Beste esnatze bat izango da beharrezkoa ba jendengan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude