Aurrerako alaba

Bernardo Atxagak Aurrerako alaba deitu zion lehengo batez Aizpea Goenagari, eta espresio laburraren txinpartak iraganaren suz pizten du oraina: Donostiako antifrankismo euskaltzaleak asko zor die Aurrera jatetxeko familiari, bertan egiten ziren bilerei.
Aurrerako alabak Atxagaren Zeru horiek istorioa zine bihurtu du, nire ustez, modu orekatu batez, baina hau ez baita zine-kritikaren txokoa, filmaren eta errealitatearen arteko uztarketa bitxi bat azpimarratu nahi nuke. Eszena batean pertsonaia batzuk estatistikez-eta ari direlarik, batek dio Miarritzen ez duela elurrik egin 1921 urtetik hona. Gu hori entzuten ari ginen une berean, ordea, Miarritzen mara-mara ari zuen elurrak, euskara ere ordu t

One thought on “Aurrerako alaba

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude