Penak itotzen

Iragan asteburuko ordu txikitan ez dakit nongo hiritako botila-zurrut erraldoi horietako batean hirizainek hamar urteko mutiko bat aurkitu omen zuten zurruteroen artean dibertitzen. Hirizainek, non bizi zen galdetu eta gero, etxera eraman zuten mutikoa, eta hor hasten da benetako dokudrama: gurasoak haserre bizian, mutikoak ez omen zuelako ez edan ez ezer txarrik egin; gurasoak herra gaiztoan, ez dagoelako mutikoari ordu horietan eta nahi duen lekutan ibiltzea galarazten dion legerik; gurasoak hira gorrian, hirizainek mutikoari eragin ziezaioketen traumagatik.

Gurasoek hirizainak salatu dituzte juzkatuan.

Berria irakurri nuenetik garunak urtu beharrean, eztarria lehor eta kontzientzia electro-shock baten premian baitauzkat

3 thoughts on “Penak itotzen

  1. Badakit zintzotasun politikoa dela-eta seguru aski ez dela erabiltzekoa zorioneko “botiloi” ordezkatzeko, baina Nafarroa aldean “ijito-ezkontzak” entunda nago…

    Uda partean, gauez ostatuaren aurrekaldera ateratzen ginen, sorgin-giroaz eta “Aranako errubiaz” gozatzeko, herriko plazan, ordu txikiak arte. Horixe da “ijito-ezkontzak” egitea.

    Hirietako “ijito-eskontzak” bortitzagoak dira, noski, baina tira…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude