Estimated

Londoneko edo Belfasteko edo Liverpooleko geltokiren batean zaude trenaren zain. Megafoniatik Estimated Time of Arrival esan dizute eta, ondoren, trenaren etorreraren gutxi gorabeherako ordua entzun duzu. Akronimoen hiztegiak dakarrenez ETA da espresio ingeles horren laburdura, horixe irakurri genuen orain gutxi Edorta Aranaren blogean.

Estimated edo gutxi gorabeherakoa izateari utzi eta iritsi da trena. Hemen dugu. Zenbat iraun duen bidaiak? Frankismoaren ordu beltzetan hasi zela uste genuen. Oker geunden, nonbait: egunotako Espainiako hedabide eta adierazpen gehienek hogeita hamar urtekotzat jotzen dute ETA. Franco hil eta gerokotzat, alegia. Sinistarazi nahi digute ez duela zerikusirik frankismoarekin; demokrazia garaian eta demokraziaren kontra jaio zela.

ETAren pozoitze semantikoari PPkoek-eta kontrajarritako pozoitze semantikoa ere aspaldi ari da fruituak ematen.

OHARRAK (Post scriptum)

3 thoughts on “Estimated

  1. Ni ez naiz burgesa, ez naiz diruduna, ez naiz eskumakoa.

    Eta ezkerretik begiratuta, Franco osteko belaunaldikoa izanik, historiaren interpretazioa egiteko gai ikusten dut nire burua.

    ETAko lagun asko ditut, eta badakit jakin ze ahalegin egin den azken urteotan konponbidearen bila.

    Badakit jakin, ze gogo, ilusio eta esperantza jarri duen batek baino gehiagok bide hau erangikorra eta iraunkorra izan dadin.

    Fernando Lopez Agudinen berbak entzun dituenak, badaki nor ibili den besoa luzatzen, eskua eskaintzen.

    Aspaldi jadanik, ORAIN HERRIA ORAIN BAKEA mezua luzatu zuten Gasteizen, legebiltzarrean. Ibarretxe planaren sasoia zen.

    Arnaldo Otegi eta Imanol Iparragirreri esan nien, asko gustatu zitzaidala ideia hura. Eta beraiek baietz! ondo pentsatuta bota zutela. Eta dagoeneko, ia prest zeukaten ondorengo guztia.

    Mezua kalez kale, tabernetan entzun eta ikusiko duzu.

    Herrigintza eta bakegintza uztartzea ez da erraza izango, eta oztopoak jartzekotan eskumatik etorriko dira (espainola zein euzkotarra), baina aurrera egiteko unea da.

    Orain ere ondo bizi denak, aldaketarako gogo gutxi izango du. Baina Anjel, borondate oneko jende asko dabil bazterretan. Ertzetik erdigunerantz abiatzen ari dena.

    Konponbidearen K horrek, iraunKorra behar du. AsKatasunarena, baKearena.

    Estimatua dago denbora eta gogoeta oro.

  2. ni burgesa naiz, eta diruduna, uste dut gure gizarteko gehienon moduan

    euskalduna bai hizkuntzaz zein sentimenduz, baina sarritan zama handiegia izan dut nire euskalduntasuna, lotsa sentitu izan dut askotan neure buruaz

    orain herria, orain bakea!
    nire herria hizkuntzak osatzen du, eta zein eskubide galdatuko diet besteei ustez nire herrikoek ere ez badute beretzat

    aspaldi zen garaia orain herria,orain bakea izateko, herria sortzeko eta ez estatu, nazio edo dena delako administrazio irudi izateko

    azkarragoak izan bagina…

  3. Eta zer esateko abertzaleen pozoitze semantikoaz? Bai,euskaldunak herri bat zaretela (garela?) eta antzekoak zabaldu dituen pozoitze hori. Onartu beharra dago euskal abertzaleak, besteren begian edozein samar ikusteko joera horrekin, ez direla konturatzen zenbat entretenitzen gaituzten (agian zaretela eta gaituzuen esan behar dut nik, Anjel).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude