Sakamantekas

Txikitako bi oroitzapen. Bat, etxeko balkoitik ikusten genuen trena Oria ibaiaren parez pare pasatzen, tximiniatik gora kea zeriola. Bi, haurrok beldurtzeko erabiltzen zituzten Sakamantekas-i buruzko istorioak. Aspalditik zetozen kontuok: trena asmatu zenetik. Burdinazko tramankuluaren gurpil burdinazkoak koipeztatzeko, haurrak bahitu, lapiko erraldoietan egosi eta haien gantzua erabiltzen omen zuten. Nik trenaren gurpilei begiratzen nien. Eta etxe inguruan eskaleren bat ikusi orduko, ezkutatu egiten nintzen.

Italiako hauteskundeetako ezkerreko koalizioa goraka baitoa inkestetan, Berlusconik azkenekoa bota du: Maok haurrak egosten omen zituen, haien gorpuekin Txinako arroz-landak ongarritzeko. Kronikek diotenez, Berlusconi oso serio ari zen. Aznar ondoan zuen. Ezkerreko koalizioa goraka omen doa Berlusconik-eta koipeztatutako gurpilen gainean.

OHARRAK (Post scriptum)

One thought on “Sakamantekas

  1. Zutabea egunero irakurtzen dugunok, Aznarmantekas deitu edo zuk ondo aukeratu bezala, sakamantekas deitu, berdin irakurriko dugu. Baina zuk ondo diozun bezala, deigarria izan daiteke zutabea egunero irakurtzen ez duenarentzat Aznarmantekas izenburua. Ni ez naiz kazetaria, baina irakurle xume gisa… Ez al dute kazetariek edozein preziotan oihartzuna bilatzen? Pasa den astean Irunen bere buruaz beste egiten saiatu zen emakumearen berria datorkit burura.
    Ez dira konparagarriak, badakit. Baina pozten naiz zuk adibidez, zutabe bat idazteko garaian gauza horiek denak buruan izateaz. Gaur egun ez dut uste kazteri askok egiten dutenik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude