Zarata

Ordenagailua eta ni hormatik metro eskasera gaude. Hormak hogeita hamar zentimetroko lodiera du. Hormaren kaleko partean, ordenagailuaren eta nire parez pare, bi langile ari dira aldamio batera igota lanean, bat zulagailuarekin zizta eta sast, bestea mailu tzar batekin danba eta danba. Belarri batek ez dit eroso aditzen eta bestea gorra dut, baina zarata jasan ezina da, erotzekoa. Ordenagailuak ere ni bezain beste egina behar du, aldian behin sekulako bibrazioak ateratzen baitzaizkio. Eta eguneroko zutabeari ekin behar!

Halako batean, langileek atseden hartu dute hamaiketakoa egiteko. Atzotik buruan nerabilen gai goratsuari ekin nahi izan diot. Ezin, zarataren oihartzunak habia egina baitu nire buruan. Zulagailuarekin eta mailuarekin batera itzuli naiz neu ere lanera, hamaiketako ondradua hartuta eta konbentziturik inspirazioak hori duela betebehar: zaratari berari ere irabaztea.

OHARRAK (Post scriptum)

Andere

Atzoko berripaper honetako albiste batek nire identitate sexualari buruzko zalantzak berritu dizkit. Ikastoletako irakasle askok frankismoan kobratu ez zuen segurtasun sozialari buruzkoa zen berria:

Egutegi berria

Igandean Liburu Eguna ospatu genuen. Badakigu noiz den emakumeena, noiz Internetena, noiz amarena, noiz euskararena, noiz txikiteo elegantearena. Honezkero lauki gutxi geratzen da libre egutegian. Prozesu xaloa dirudi, baina iraultza ekarri du. Argi dezadan zergatia.

Manuel Lekuona Andoaingo Arregitarren etxean bizi zelarik, apaizak eta etxeko jaunak armagnac tragotxoa hartzen omen zuten egunero.

Biluzik

Irakurle, Kursaaleko saio fotografikoari buruzko zure iritzia nirea bezain iparrik gabea bada, hona bi aholku lagunen artean biluzik ez gelditzeko.

Lehenik eta behin, saioari buruzko lau iritzi desberdin doazkizu

Ez gara

Borgesek ez gintuen askorik maite. Esnezaleak ginen harentzat. Funts gutxiko herri batekoak. Hutsal baldarrak. Baina ez zen inexistenteak ginela esatera menturatu. Ez gintuen, behintzat, bere Izaki imaginarioen liburuan sartu. Gaur biziko balitz eta Raxoiri entzun izan balio

Aldartea

Euskal Herrian ibili berri den eta euskaraz politto batean moldatzen den adiskide katalan batek bidali didan mezu elektronikoak dio aldartea hobetu zaigula. Su-etenaren inguruan piztu den onkeriak hori esatera behartu duen edo benetan aldaketaren bat sumatu digun

Hilkor

Hotza gordina da, hatsa bera ere izozterainokoa. Presoek egin berri duten suak doi-doi argitzen ditu Siberiako arrats beherak erdi ezkutatutako barrakoiak. Suaren jiran, Stalinek zigortutako preso batzuk, gaueroko arrantxo guztiz labur kaskarraren zain. Presoetako bat, Ossip Mandelstam poeta, hizketan ari zaie besteei. Literaturaz. Bizitzaz. Hartan, Virgilioren bertso bat etorri zaio gogora.

Telebizitza

Londoneko aldirietako etxe apal batean berrogei bat urteko emakume baten gorpua aurkitu dute. Bi urte zeramatzan hilda. Tarte horretan, haren gorpua usteltzen eta desegiten ari zen bi urte horietan, telebista piztuta egon da. Hori da, telebista piztuarena, albistearen muina eta ez galdetzea hildakoak non ote zituen senideak, non lagunak, non auzoak: gero eta gizarte indibidualistago honek ohitu egin gaitu Bakardade Handiak eragindako desmasietara.

Metafora on orok bezala, telebista piztuaren eta emakume hilaren artekoarenak ere ertz asko ditu. Denak agortzeko asmorik gabe, hona bi kontrajarriak diruditenak: hildakoak telebista zuen lagun bakarra, eta hil denean ere telebistak soilik egin dio konpainia, zakurren leialtasuna gogorarazten duen seta batez; telebista jardun eta jardun ari zen bitartean, ikuslea gor, geldi, anulatuta, hilik zegoen.

OHARRAK (Post scriptum)