La Grandeur, krisian

Bordelen, liburu-denda erraldoi horietako batean, udaberriko nobedade literarioen peskizan. Baina, ia oharkabean, aspalditik harritzen nauen kontu batek lapurtu dit ostera ere arreta: Frantziaz hausnartzen duten liburuen ugaritasunak eta liburu gehienen mezu etsipenezkoak. Aski da tituluei erreparatzea: Erortzen ari den Frantzia; Frantzia, kiebran; Eliteen agonia; Agur, desagertzen ari den Frantziari; Galiar desengainuak; Frantses zoritxarra

Txolarre efektua

Aspalditik datorren kontua da. Rotterdameko kiroldegi batean elkarren kontra kontuz-kontuz jarritako lau milioi domino-fitxa. Errekorra lortu nahi dute. Bat-batean, ordea, txolarre bat sartu zaie kiroldegian. Fitxetako batean pausatu da. Txolarrearen pisuak fitxari eragin dio. Hark, ondoko fitxari. Hark, ondokoari

Begiak arranpalo

Geiser bakarrik bizi da, adinean aurrera doa, memoria galtzeko beldurra du. Halakorik gerta ez dakion, irakurtzen, hausnartzen eta gogoratzen dituen kontu deigarrienak paper-muturretan idatzi eta etxeko hormetan jartzen hasi da, beti begi-bistan izateko, ahanzturari lehia irabazteko. Pixkana-pixkana, ordea, Geiserri gero eta arrotzagoak egiten zaizkio hormetako idazkiak, harik eta goiz batez galdera lazgarria egiten duen arte: nork idatzi ditu paper-mutur hauek guztiak eta hormetan jarri

Ozen aro

Ez zuen koadro onena bilatzen, firma baizik. Pelikula ederrenak ikusi ordez, iragarrienetara joaten zen. Nahiago zuen nobela irakurri, eta nobelen artean, salduenak; poesia, berriz, ez zuen ulertzen, ez baitzuen sekula poesiarik irakurri. Klasiko hitza entzute hutsak urtikaria eragiten zion bere sentiberatasun musikalari. Kanturik kaskarrenak gordetzen zituen memorian. Ozenenari segitzen zion, isiltasunak ez zuen tokirik bere baitako entzuketetan.

Otzan esanekoa zitzaion, bada, kolore guztietako hedabideek zabaldutako mezu kolore bakarrari. Hau irakurri, hara joan, hura gozatu. Bazekien gidatua zegoela, baina gidatua ez balego bezala agertzen zuen bere burua, harik eta paper-mutur batean irakurri zuen arte errebelazio miragarria:

Oxigenatzen

Oxigenazioa paperetan-eta bilatzen duenarentzat tipi-tapa ibiltzea eta horrelakoak ez dira oxigenatzen segitzeko transfusioak besterik, eta hara non tipi-tapa ibiltzetik zetorrela dopajearen kontrako sarekada baten berri izan duen. Poztu, albisteak ez du poztu, pelotoiaren atzeko aldean oxigenorik gabe gelditzen direnak etorri baitzaizkio tropelean irudimenera, baina tristatu ere ez da tristatu, nazkatuta ere badago-eta kirol txit jainkotuaren aldare aurrean belauniko bizi beharrez.

O, zein eder omen den gorputza, zein eder oxigenazioa, zein eder odol berrituak zainetan gora omen dakarren arintasuna, baina arintasunaren ordez ahots drogoso bat igotzen zaio espirituaren sakonenetik agintzen diona gorrotatzeko sasoi fisikoaren gorazarreak dakarren guztia, madarikatzeko oxigenorik gabe geratu arte gorputzaren esklabutza nabarmenak zein sibilinoak.

Ahots drogosoak oxigenatzen du.

OHARRAK (Post scriptum)

Delirium tremens

Bi ordu Solanaren hitzak entzun dituela. Ordutik, butaka batean dago, erdi erorita. Alfonbran, han eta hemen, botilak hutsik. Beste botila bat du eskuan, erdi hutsik hura ere. Eldarnioak izateraino gustatzen zaio garagardoa, garagardoaren urre zahar kolorea, garagardoaren mikaztasuna. Etiketari begiratu dio. Elefante hori bat. Marrazkiaren gainean, marka: Delirium tremens. Bruselan egiten dute, Europaren bihotzean. Han politikari ibili zenean zaletu zen. Garagardoarekin.

Bat-batean etiketako elefantea hegan hasi zaio, hegan hasi dira beste botiletako elefante horiak ere. Hegan. Eta hegan. Leihotik irten dira. Beharbada Montenegrora doaz. Agian Montenegrotik datoz. Ez daki. Nork daki. Baina elefanteak dira. Horiak. Eta hegan egiten dute.

Irratia Delirium Tremens taldearen

Maitasun hitzak

Francori buruz entzun dudan txiste bihotz lazgarrienak nekez du berdinik. Diktadorea ohean agondu da.Carmen, jodemos? galdetu dio emazteari. Andreak agiri bat atera dio fusilatzekoen zerrenda luze batekin: firma! Ateraldiak, besteak beste, herriaren memorian gelditu den alde bat azpimarratzen du: Carmen Polok diktadorearengan izan omen zuen eragin gupidarik gabea. Carmenek lan hori bete zuen edo irudi krudel hori mentalitate misogino bati zor zaion, ez dakit.

Nolanahi ere den: txisteaz oroitu naiz jakin dudanean Franco neska baten atzetik ibili zela Carmenekin ezkondu aurretik. Ehunka gutun idatzi omen zizkion diktadoreak, baina emakumeak baietzik ematen ez. Gutunetako batean, Francok: Maite nazazula agintzen dizut!.

Neska hura ez zen bakarra izan: Francok agindupe horren pean eduki zituen espainiarrak berrogei urtez. Askok agindua betetzen segitzen dute.

OHARRAK (Post scriptum)

Akatsak

Joseph Rothen Hiltzaile baten aitormena irakurtzen ari nintzen, garai batean gaztelaniaz ezagutu nuenari euskarazko atsegina ere eransten. Bat-batean gaztelaniazkoan erreparatu ez nion pasarte batean giltzatu zitzaizkidan begiak. Herren bat bere buruaz ari da: