Delirium tremens

Bi ordu Solanaren hitzak entzun dituela. Ordutik, butaka batean dago, erdi erorita. Alfonbran, han eta hemen, botilak hutsik. Beste botila bat du eskuan, erdi hutsik hura ere. Eldarnioak izateraino gustatzen zaio garagardoa, garagardoaren urre zahar kolorea, garagardoaren mikaztasuna. Etiketari begiratu dio. Elefante hori bat. Marrazkiaren gainean, marka: Delirium tremens. Bruselan egiten dute, Europaren bihotzean. Han politikari ibili zenean zaletu zen. Garagardoarekin.

Bat-batean etiketako elefantea hegan hasi zaio, hegan hasi dira beste botiletako elefante horiak ere. Hegan. Eta hegan. Leihotik irten dira. Beharbada Montenegrora doaz. Agian Montenegrotik datoz. Ez daki. Nork daki. Baina elefanteak dira. Horiak. Eta hegan egiten dute.

Irratia Delirium Tremens taldearen

5 thoughts on “Delirium tremens

  1. Andaluziako estatutu proposamena aurkezterakoan ere sozialistak diote “nahikoa” dela lortu duen %60 inguruko babesa bertako Parlamentuan. Eusko Legebiltzarraren proposamenak (Ibarretxe plana) antzeko babesa zuen, baina orduan “erdi batek beste erdiari inposatu nahi zion proiektua zen”

  2. Aupa Anjel, egia da modu sibilinoz deslijitimatu nahi dela Montenegroko erreferenduma, hona El Paisen gaur datozen beste perla batzuk: “Un pu

  3. Denok dugu ahoa zabaltzeko aukera eta eskubidea erantzukizun bera izan ez arren. Gu geurera, euskaraz euskal gizartea mamitzen.
    Bestalde, adi komunikabide ororekin. Guzti-guztiek egia propioa baitute.

  4. Berdinak dira? Boto gutxirengatik? Galdera guzti horiek hutsalak dira. Montenegrok independiente izan nahi du eta lixto. Bere herritarren nahiak nahikoa behar du baiezkoa onartzeko. Eta zein da Europako Batasuna %55eko minimoa ezartzeko? Zeienek aldatu ditu lege matematikoak? %50a ez al da nahikoa? Zerri diote beldurra?

    Eta konparazioei buruz, ba zer esan askorik ez dago. Dena da konparablea, neurri batean. Erabakitzeko eskubidea onartu da Europan eta hori bera besterik ez dugu eskatzen. Hori onartu nahi ez duenak aitzaki merkerik ez dezala erabili. Ez badute nahi, argi eta garbi esan dezatela. Orain argi eta garbi geratu da bake prozesua noraino iristea nahi duten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude