Oxigenatzen

Oxigenazioa paperetan-eta bilatzen duenarentzat tipi-tapa ibiltzea eta horrelakoak ez dira oxigenatzen segitzeko transfusioak besterik, eta hara non tipi-tapa ibiltzetik zetorrela dopajearen kontrako sarekada baten berri izan duen. Poztu, albisteak ez du poztu, pelotoiaren atzeko aldean oxigenorik gabe gelditzen direnak etorri baitzaizkio tropelean irudimenera, baina tristatu ere ez da tristatu, nazkatuta ere badago-eta kirol txit jainkotuaren aldare aurrean belauniko bizi beharrez.

O, zein eder omen den gorputza, zein eder oxigenazioa, zein eder odol berrituak zainetan gora omen dakarren arintasuna, baina arintasunaren ordez ahots drogoso bat igotzen zaio espirituaren sakonenetik agintzen diona gorrotatzeko sasoi fisikoaren gorazarreak dakarren guztia, madarikatzeko oxigenorik gabe geratu arte gorputzaren esklabutza nabarmenak zein sibilinoak.

Ahots drogosoak oxigenatzen du.

OHARRAK (Post scriptum)

One thought on “Oxigenatzen

  1. Boteprontoan hiru berba aipatu nituzke: askatasuna, lehia eta iruzurra.

    – Askatasuna
    Gizakia bene-benetan askea da? Zertan da askea? Erabakiak hartzeko? Zerk eragiten ditu erabaki horiek?
    – Lehia
    Lehiaren izenean edozer onartzeko gaude? Edozertara bultzarazteko prest gaude?
    – Iruzurra
    Aurreko bien ondorioa da? Ikuskizuna guztiaren gainetik jartzen dugu?
    Lehiatzaileek jasan eta onartu besterik ez dute

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude