Ahuldadetik

Gizarte oso baten egoera zail delikatu bat, gizon bakar baten mende. Esan dizute justizia aplikatzen ari dela, baina zuk, gor samarra baitzara, justizia erabiltzen ari dela entzun duzu, eta pentsatu duzu justiziaren aitzakiak askotan beste kontu batzuk ezkutatzen dituela, hara nola mendekua edo herra edo megalomania edo harrokeria edo antzeko giza errealitate egunerokoren bat. Gizakia da egoera zail delikatua gestionatzen ari den gizon bakar hori: zu zeu bezala, hura ere ahuldadeen gordailu bat. Eta deitoratzen duzu egoera zail delikatu baten epaiketa gizaki bakar baten esku uzten duen edozein sistema, zuk bai baitakizu justiziaren administratzaileak zure buztin beraz eginak daudela.

Horregatik, justizia aplikatzen ari dela entzun ordez, justizia erabiltzen ari dela entzun duzunean, agian ez da gorreria izan hori entzunarazi dizuna, zure ahuldade propioen eskarmentua baizik.

OHARRAK (Post scriptum)

Teologoak

Bushek diskurtsoetan gehien erabiltzen dituen hitzak: askatasuna, karakterra eta Jainkoa. Irailak 11ri suaren eguna deitu zion; gaizkiaren ardatzak antolatu zituen erasoak. Arazo sozialez eta pobreziaz ari denetan, konpasioa edo karitatea aldarrikatzen ditu, ez justizia. Irak inbaditu zuenean, defentsa prebentiboa deitu zion erasoari, zehar kalteak, berriz, zibilen hilketei. Gerra-ekintza asimetrikoak izan dira Guantanamoko hiru presoen suizidioak. Diskurtsoetako

Urruti, nondik?

Pirata izan nahi zuen haurretan, baina bizitzaren sasoirik onenean hankabakar baino eriago utzi zuen auto-istripu madarikatu baten zori hordiak. Halere, ametsen pirata izaten segitu zuen, baina, umetan ez bezala, guztiz garratza izan zen haren borroka (bi gurpil-bilurren gainean burutua, alegia), eta, etsi ordez, are gordinago heldu zion bizitzari: emakumea zen, eria zen, artista zen, heterodoxo erretxina zen haurrentzako marrazki gozo-zopen erresuman.

Halaber, bazen euskal herritarra ere. Euskal Herrian jaioa, ez zekien euskaraz, eta fisikoki elbarri gelditu zenak anputazio espiritual halako baten modura bizi zuen bere identitatearen arrakala hori; sentitzen zuen oso aparte bizi zela galdutako paradisutzat zeukan sustraitik. Hurbiltzea erabaki zuen, bada. Eta, hartan, esku-eskura zeukan ekarria

Gora demokrazia!

AZKONAR.- Zuzena iruditzen zaik hautesleen erdiak bakarrik bozkatzen duen sistema bat?

SATOR.- Bozkatu ez duen beste erdia askatasun osoz joan bada hondartzara, bai. Demokrazia, konpai, demokrazia!

AZKONAR.- Nahi duana, baina halako sistema batek buztinezko oinak ditik.

SATOR.- Altzairuzkoak dituela iruditzen zaidak niri, baina nolanahi ere: zer egingo huke hik hori horrela izan ez dadin?

AZKONAR.- Hiritarrak motibatu, baina ohart nauk ezinezkoa dela. Sistemak legearen berniza lortzeko behar ditik hiritarrak. Martxa honetan hautesleen ehuneko hamarra onartuko duzue.

SATOR.- Hautesleen ehuneko hamarrak bozkatutako sistema bat! Ederra! Appar