Bokatu da

Irakurle: Xuxenen azken emaitza kargatzea bururatzen bazaizu, emaitzaren ederra ziurtatzeaz gainera, honako hau irakurriko duzu azkeneko mezu gisa:

Instalazioa ongi bokatu da.

Paradoxa polita Xuxenen instalazioa hiztripu batekin bukatzearena.

Hiztripuak hiztripu, ni pozik zoratzen bainago Xuxenen instalazio berriarekin, txaloka eta kantuan hasi naiz gartsuki:

‘Bokatu da, bokatu da, akabo!’

Maitalearekin

Zutabe bat egunero betetzea lotura da, lana baino gehiago. Lotura, orduena. Lotura, batez ere, buruarena, zutabea idatzi arteko kezkak ez baitio tokirik uzten beste ezeri. Horregatik, goiz jaiki eta zutabea idazteari eskaintzen dizkiozu lehen nekeak. Behin bukatutakoan, eguna libre duzu beste lanetarako.

Eguna libre beste lanetarako. Eta denbora dezente zeneraman egunaren gainerakoa maitale kontentagaitz bati eskaintzen