Txordokan

Ondo begiratzen bazaio, gazte sasoiko ametsek pisu handiagoa hartzen dute gure oroitzapenetan ametsen gauzatzeak baino. Ametsak bazkatu genituen eta ametsek bazkatu gintuzten; prest geunden bizitzaren ederrenak eskaintzera ametsen atzetik abiatzeagatik, uste baikenuen ametsen gauzatzearen inguruan ibiliko zela gure bizitza osoaren zaldiko-maldikoa.

Urteak pasatu dira, ametsak lausotzen hasi ziren bidean aurrera eta arriskurik handienari egin behar aurre: ametsak guztiz galtzeari. Eta sentipenik ezkorrenak eraginda, pentsatzen dut: gaztetako ametsen porrota da bizitza.

Mahats-bilketa egiteko ordu da Euskal Herri osoan. Txordoka deitzen diogu guk mahatsa biltzerakoan jaso gabe utzitako mahats-mordoen bila egiten den errepasoari. Txordokan ari naiz, bada, gaur. Metafora polita iruditzen zait bai nire bizi-sasoirako, baita bizi ditugun garaiotarako ere.

One thought on “Txordokan

  1. Ametsen gauzatzea zoriontasunarekin lotuz, Punset-ek bere “viaje a la felicidad” liburuan dioen bezala, zoriontasuna, zoriontasunaren itxaron gelan dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude