Pentsatzen jarrita

Schopenhauer ez zen fidatzen beren pentsamendua idatziz jartzen ez zuten filosofoez. Ez dago hitzetan eta hitzekin formulatzen ez den pentsamendurik. Buruan darabildan ideia distiratsu hori ez da deus hitzen bidez zehaztu eta finkatu arte. Zehaztapen eta finkapen trinkoa, idatziak ematen du.

Inoiz idatzia dut errezeloa eragiten didala bere pentsamendua idatziz zehazten ez duen gizon publikoak, politikoak, enpresariak, sindikalistak. Denok dakigu zer dioten, baina ez zer pentsatzen duten. Azken urteotako gure bizitza politikoa markatu dutenen testu idatzi sakon bakar bat ere ez ezagutzeak harritzen (kezkatzen?) nau gehien. Ez didate balio eguneroko borroka politikoak eragindako prentsa-artikuluek: beren parrokia kuraiatzeko edo arerioa ipurdi-bistan uzteko idatziak dira gehienetan.

Horrek zer esan nahi duen, ez dut idatziz jarriko. Pentsatzen jarrita, hobe izango dut.

One thought on “Pentsatzen jarrita

  1. Bai, gizona. Gure klase politikoaren diskurtso-ideologikoa haurtzaindegiko haurrenarekin parekatuko nuke nik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude