Aitonak

Manuel Aznar euskal selekzioaren aldekoa zela jakin dugu. Jeltzailea ere izan zen: gizonak sekulako armairua izango zuen aldatu zituen txaketa guztientzat. Gerra hasi zenean, berriz, Francoren zale amorratu bihurtu zen. Horren ordainetan, EFE agentziako buru ere izan zen. Berak agindu ote zuen Hitlerren eta Francoren Hendaiako argazkiak manipulatzea? Aznarrek ez digu argituko: bere testuetan apenas eskaintzen dizkio bi hitz aitona Manueli.

Bere aitonari buruz mintzatzen dena, Zapatero. Inbestiduran, aitona ekarri zuen gogora, Juan Rodr

Garaiaren talaia

Oso gaztetan irakurri nuen Zweig-en Xake jokoa gaztelaniazko bertsioan. Gero, Zweigen beste hainbat liburu ere errenditu nituen. Modan zeuden? Ez dakit. Supituan, itzali zen Zweigen distira, baztertu genuen ahaztuen salara. Berrogei urte geroago, idazle alemanaren uholdeak bete-betean harrapatu du modaren hondartza.
Gaur, ordea, moda ez den beste zerbaitegatik dakart hona:

Fuga

Iratiko basoaren erdian, bertako hotsen bihotz-bihotzetik, mirari bat sortzen hasi da, lore bat zabaltzen denean bezalakoxea: Bach-en bosgarren fuga. Oso garbi iristen da musika, eta bertsioa, berriz, guztiz da ederra. Esperientzia goitar bat, horra. Nondik datorren musika, nor joan den haraino magnetofonoren batekin, mendizaleak ez daki, eta mirariarekin zerikusirik ez duten kezkak baitira, baztertu egin ditu. Lizardiren zuhaitz etzana izan daitekeen enbor baten gainean eseri da musika gozatzeko.

Hartan, Herzog-en Fitzcarraldo pelikulako imajina zoragarri batzuk etorri zaizkio gogora: hainbat pertsona oihanaren erdian, opera entzuteko beharrezko guztiak daramatzan itsasontzi handi baten garraioan. Entzuten ari den musika eta gogora etorritako irudiak lotu ditu mendizaleak: begitandu zaio pozik biziko litzatekeela mundutik aparte. Ez, ordea, munduan ezagutu duen musika ederrena gabe.

Maitasun gehiegizkoak

Askotan etortzen zait gogora orain hamar bat urte Frantziako bihotzean erdi galdutako hiritxo horietako batean gertatu zena. Bikote bat, kafetegi batean. Ikusi berriak dira maitasunagatik hiltzeko gai den tipo bati buruzko pelikula bat. Eta bikoteko mutilak galdetu dio bere andregaiari: gai izango zinateke inor hiltzeko nire maitasunagatik? Neskak, baietz, eta kafetegian dagoen mutiko nerabe bat seduzitzen hasten da. Mutikoa, bero-bero, tranpan erortzen da. Handik hurbil dagoen parke batera doaz biak. Gozoenean daudela, neskak pistola bat atera eta, pum-pum!, nerabea akabatu du.

Askotan pentsatu dut, bai, gertakari hartan. Ipuin baterako gaia ematen du. Niretzat, ordea, ipuina ez dago kontatu berri dudan albistean. Tentagarriagoa egiten zait neskak, kafetegira itzulirik, egin berri duena hitzetan jartzen hasten den unea: kari

Karrankak

Espainiako Gerrak milioi bat hildako utzi zituen gorrotoaren zangetan. Irakekoak badaramatza seiehun milatik gora, hala diote azkeneko datuek. Aznar eta bere lagunak, laster (?) Francoren pare.

Hala dio Irakeko ipuin batek:

Bagdadeko zapatari batek eklipse bat ikusi zuen behin, eta zeinu haren esanahia galdetu zion azti bati. Burdinazko hegazti harrapari arrotzak agertuko zirela zeruan, hori iragarri zion aztiak. Hegaztiak bazter guztietan pausatuko zirela, han suntsitu, hemen urre beltza bildu

Makillatzen

Irudia errege baita, politikaria politikari denak ez dio bizkarra erakusten telebistan agertzeko aukerari. Halaxe, Italiako berrogeita hamar diputatu tranpatxo politean erori dira: programa bateko makillatzaileak zerabilen esponjatxoa Alemaniako poliziek baliatzen duten tanpoi bat zen, jendearen izerditan dauden droga-arrastoak detektatzen dituena. Berrogeita hamar diputatutatik hamabik drogak kontsumitzen ditu, porroak eta kokaina batez ere (albisteak ez dio deus alkoholari buruz).

Politikariak hiritarron ordezkariak izaki, gure bataz besteko bertute eta miseriak ere ordezkatzen dituzte. Tartean, drogen kontsumoaren bataz bestekoa.

Poliziak, ordea, ez du oraindik hipokresiaren detektagailurik asmatu. Ezta beharrik ere: eskuineko politikariak izan dira gehien protestatu dutenak programaren kontra. Badakigu nori komeni zaion gehien

Ikasturtea

Urte politikoa, urte ekonomikoa, urte liturgikoa. Urte akademikoari, berriz, curso deitzen zaio gaztelaniaz, ikasturte deitzen diogu euskaraz. Kontu jakinak dira.

Politikoek gogotsu ekin diote urte politiko berriari. Bizi-bizia dator, politika zaleak ez du aspertzeko motiborik izango (besterik da zer gertatuko zaion politika gustatzen ez zaionari). Zer ikasia, berriz, ugari denetarikoa izango baita, Batasunak ez du, antza, ikasteko aukera galdu nahi eta ikasgeletara bidali nahi ditu bere militanteak, ikasturtea deitu baitio hasi besterik egin ez dugun urte politikorako asmoari:

Linboan

Orain hogei bat urte. Ez dira hainbeste ere. Zarauztik hurbil. Ez dago hain urruti ere. Bikote batek umea izan du. Handik egun gutxitara, umea azkenetan dago, baina bikoteak, ez baita sinestuna, ez du umea bataiatzeko asmorik. Ai, baina zein den kartsua fedearen sua! Gurasoak beste zerbaitetan ari direla baliaturik, umearen amonak gurutzearen seinalea egin dio kopetan:

Interesen begirada

Elkar garbitu arteko onik gabe: horrelaxe dabiltza, gerra gorrian, estatuko periodiko handienak. Beren irakurleen mesedetan? Bo, bo! Beren interes politiko eta ekonomikoen ondran eta bazkan. Alegia, boterearen harrapaketan. Horra errealitate gordina: boterea soka motzean kontrolatu beharrean, berak dira botere, berak dira bizitza politikoaren nondik norakoak markatzen dituztenak. Nork kontrolatuko ditu?

Xaloa naiz: oraindik ere uste dut gertakariak diren bezala edo omen diren bezala kontatzea dela kazetaritzaren helburu eta loria. Baina periodikoek, kontu jakina da, aspaldi baztertu zuten tontakeria hori: hiritarrei errealitatearen nolakoa erakutsi ordez, prentsa indartsuenak irakurleen hizkera ukatu du eta boterearena darabil. Boterea boterearekin tertulian, horra kazetaritza modernoaren definizio posible bat.

Egia ez dago gertakarietan, beren interesen begiradan baizik.