Albisteen galga

Egun guztiak ez omen dira berdinak. Hala diote. Esnatzen zara, zabaltzen duzu egunkaria edo pizten duzu irratia, eta entzuten duzuna nolako, egunaren lehen orduak ere halakoak izango dituzu. Baina albisteen galga nahiko berdintsua izaten baita egunero, hori du txarra informatuta egoteak: askotan, haserreak berdintzen dizkizula egunaren hasierak; beste hainbatetan, asperdurak. Pozak, berriz, oso bakanetan.

Zorionez, ordea, bizitza dago albisteak baino haratago edo honantzago, ez dakit oso ondo non. Dakidana da, albisteek belztu duten egunaren hasiera egunaren jarraipenak

Panorama

Pirinio mendien honanzko aldean egia dena, gezurra da beste aldean, hala esaten zuen Pascalek. Egunotan inoiz baino nabarmenago ikusten ari garen kontua da. Batek zilegi du bideo bat egitea, baina besteek ez. Batena politika gorena zen bakea ekartzen saiatzerakoan, bestearena saldukeria. Baten nazionalismoa unibertsaltasuna da, bestearena ukuilukeria. Berak egindakoengatik barkamena eskatu ez duenak, belauniko jartzeko eskatzen dio besteari. Batek zilegi du bere ama propioa ere iraintzea, baina besteak ez dezala ahorik zabaldu.

Panorama!

Ezagun batek, panoramari begiraturik, eskuak igurtzi ditu pozez.

Irudiak

Asteburu honetan eman dituzten irudien artean, Frantziako sozialisten kongresuarenak geratu zaizkit gogoan. Gizaseme mordoa, denak serio debozio, denak trajez jantzita, denak emakume baten inguruan. S

Tonto zinikoa

Seguru asko, David Frum neoconaren izenak ez dizu ezer askorik esango. Gaizkiaren ardatza espresioak, bai, asko esaten dizu, oso gogoan duzu Azoreetako hirukoteak (askorentzat gaizkiaren ardatz benetakoa) espresio hori baliatu zuela Irakeko gerra bedeinkatzeko. Lot itzazu David Frum eta espresioa: neoconak Bushi idatzi zion diskurtso batean erabili zuen, lehendabizikoz, espresio dontsu hori.

Gaurko zutabearen erdia zor diot:

Galerna

Nonbaiten irakurria dut Kantauri itsasoko mikroklimak eragindako fenomeno bat dela galerna. Ezustean sortzen baita, marinelek sekulako beldurra zioten, Toribio Etxeberriaren esaldiak ondo jasotzen duen bezala:

Oraindik

Irakurle batek, joan zen igandean argitaratu nuen Gazte zara gazte artikuluarengatik: tira, gizona, zu oraindik gaztea zara!

Orain astebetetsu, telebista ikusten ari nintzela, Espainiako ez dakit zein partetan izandako atraku baten berri ematen ari ziren. Pantailan, laurogeitik gorako emakume horzgabe batek:

Garden Party

Batu ditzagun memoria dugunetik han-hemengo errepideetan jarri dituzten kontrol guztiak; kontroletan xahutu dituzten eta izorratu dizkiguten orduak eta diruak; eragin dizkiguten haserreak. Horren ondoan eta balantzetxo bat egite aldera, ipin dezagun gure kabreoa ez den etekinen bat.

Aireportuetako kontroletan ere koska bera gertatzen da beti: itxura nolakoa susmoa ere halakoa, aurreiritzien arabera izorratzen gaituzte.

Sistemarentzat onak eta txarrak zein diren seinalatzea da kontrolaren helburua, eta ez segurtasuna. Begira, bestela, errepideetan eta aireportuetan: ez dituzte gorbatadun europarrak katxeatzen, baztertuak baizik. Arrazismo hutsa.

Orain, berriz, agindu digute aireportuetako kontrolek garden party baten itxura hartuko dutela: kontrola ongiaren propaganda gardena baita, hemendik aurrera plastikozko poltsa gardenetan erakutsi beharko dugu zein higienikoak garen.