Garden Party

Batu ditzagun memoria dugunetik han-hemengo errepideetan jarri dituzten kontrol guztiak; kontroletan xahutu dituzten eta izorratu dizkiguten orduak eta diruak; eragin dizkiguten haserreak. Horren ondoan eta balantzetxo bat egite aldera, ipin dezagun gure kabreoa ez den etekinen bat.

Aireportuetako kontroletan ere koska bera gertatzen da beti: itxura nolakoa susmoa ere halakoa, aurreiritzien arabera izorratzen gaituzte.

Sistemarentzat onak eta txarrak zein diren seinalatzea da kontrolaren helburua, eta ez segurtasuna. Begira, bestela, errepideetan eta aireportuetan: ez dituzte gorbatadun europarrak katxeatzen, baztertuak baizik. Arrazismo hutsa.

Orain, berriz, agindu digute aireportuetako kontrolek garden party baten itxura hartuko dutela: kontrola ongiaren propaganda gardena baita, hemendik aurrera plastikozko poltsa gardenetan erakutsi beharko dugu zein higienikoak garen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude