Gazte zara gazte

Atzo mespretxuz begiratu zenion. Gaur ez diozu begiratu ere egin. Zaharra da zuretzat, oso zaharra. Zu, berriz, gazte zara gazte, eta, den-dena zupa eta zupa ari da zure gaztetasunaren errapetatik: kontsumoa, hedabideak, hedonismoa. Utikan zaharren esperientzia eta ezagutza zaharrak, ez dute-eta deus balio zure gaztetasunaren ondoan. Kontu biologiko hutsa

Ciutadans

Kontu asko esan da hiru parlamentari lortu berri dituen Ciutadans talde katalanari buruz. Eta esango direnak. Nazionalismoaren gehiegikeriak salatzeko eta elebitasun benetakoa bultzatzeko sortua omen da taldea: nazionalismo sutsuenaren laguntza elebakar paregabea izan dute kanpaina osoan, hedabideen laguntzarik gabe jardun omen dutenek.

Bada, ordea, esan diren guztiek baino gehiago arduratzen nauen kontu bat: Ciutadans taldekoentzat, besteak dira, nonbait, politikariak; berak, ez, berak hiritarrak dira. Atzo bertan, Rivera zerrenda-buruak esana:

Usteltzen

Sagar onak eta ustelak otar berean jarrita, denak usteltzen dira. Bi gaitz gaztigatzen dizkigu txikitan kontatzen ziguten sagarren alegiatxoak: lagun txarrena eta ustelkeriarena. Batak bestea baitakar, lagun txarrik gabe, ustelkeriarik ere ez.

Kontratistek politikariak usteltzen zituztelakoan nengoen, baina Espainiako eskandalu urbanistikoak ikusita, nago ez ote den alderantziz gertatzen. Nork kutsatzen du nor?
Frantziak beti izan baitu Espainiak ez bezalako kultu eta xarmant fama, egunotan bertan dabilen eskandalua ere dotoreagoa da: Jacques Brenner kritikari famatuak Frantziako sari literarioetan gertatzen diren ustelkeriak salatu ditu liburu batean: opariak, maniobrak, editore ustelak, idazle salduak, kazetari eta kritikari erosiak.

Adreiluekin bezala liburuekin ere: faboretxo bat hemen, influentzia pixka bat han, ustelkeria handi guztiak ustelkeria txikietatik hasten dira.

Libre dagoenak

Fatalismoa

Joan zen astean, hego haizearekin, itsasoa bare-bare egon zen egunetan eta egunetan: batere olaturik ez, igerileku erraldoi bat ematen zuen. Zeruak eta itsasoak kolore urdin morexka bera zuten. Inoiz ikusia nuen halako itsasoa. Ez, ordea, hainbat denboran. Bat baino gehiagori entzun nion esaten: