Loteriaz

Gaurko egunez loteria eguna izaten da hegoaldean. Gure protagonistak ez baitu lanik egin gabeko bizitza baten esperantzarik galtzen, modu berean hasten du beti gaurko eguna: zorionean planto egiteko ilusioz. Baina gure protagonistari ez zaio sekula ezer tokatzen, eta eguna ere modu berean bukatzen du beti: depresioak jota. Eta orduan, euskaldun peto-petoa baita, hain bereak dituen etsipena eta aszetikarako joera ateratzen zaizkio barru-barrutik: loteriarik onena, lana!, agintzen dio bere buruari, eta, urte osoan, hoztasun halako batez hitz egiten du loterian eta fortunan esperantza gehiegi jartzen duten txoroen kontra.

Hegoaldean, loteria eguna. Gure protagonistak, lanik egin gabe bizitzea baitu amets, gaur ere betiko moduan hasiko zuen eguna: zorionean planto egiteko ilusioz eta benetako zoriona gauza txikietan dagoela sinetsita: yate txiki bat, txalet txiki bat, fortuna txiki bat

2 thoughts on “Loteriaz

  1. Loteriaren definizio egoki baterako, Laja eta Landakada adinakorik nekez:

    Apaizak sermoi latzak
    egiten zituzten (bis)
    gu bildurrez airean
    jarritzen gintuzten
    ai oi ene
    jarritzen gintuzten
    alkar maitatzen ere
    ez ziguten uzten

    (Aupa Joxepa, ezkerreko hanka hori, ezkerrko hanka hori!)

    Garai hartan edozer
    zan lizunkeria (bis)
    guk sinistutzen gendun
    hainbat tonteria
    ai oi ene
    hainbat tonteria
    orain gaztea danak
    dauka loteria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude