Orgasmo globala

Neguko solstizioa zela baliaturik, hainbat erakunde bakezalek orgasmo globalaren eguntzat joa zuen atzokoa egik txortan eta ez gerra lemapean. Arratsaldeko lauretan zen ordu seinalatua, elur-giroko siesta-garaia ez baita sasoi txarra sasoikoak gaudela demostratzeko.

Irakurle, imajina ezazu eszena: zu eta ni, urlia eta berendia, hura eta hau, munduan diren bakezale guzti-guztiak aldi berean hasi ginen txortan, eta aldi bertsuan ekin genion orgasmoari ere, jardun arnasestutsuaren intentsitate handieneko puntu goren alpinoari! Aaa! guztiek eragindako oihartzun bateratuak gerraren kontrako sekulako energia positiboa sortu zuen, eta iniziatibaren eragileek zuten esperantza konplitu zen: akabo gerrak munduan!

Bakeak ez du, ordea, gerrak bezalako oihartzunik hedabideetan, eta jendea ez zen enteratu. Edo, bestela, jendeak ez zuen txortan asmatu.

Aski da gaurko periodikoak zabaltzea.

OHARRAK (Post scriptum)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude