Zuhurrarena

Urtean zehar periodikoa zabaltzea izaten du goizeroko lehendabiziko lana, eta harro dago irakurle zuhurra delako, beti asmatzen baitu zein albiste den adar-jotze sekulakoa eta zein ez. Badaki iruzurra detektatzen, gezurra usaintzen, adar-jotzea antzematen, manipulazioa igartzen, buztan-ziriak nabarmentzen. Urte askotako lanari esker, ikaragarri zorroztu du bere sena, mundua ulertzeko eta munduan ibiltzeko bere manera da.

Gaurko egunez, ordea, ez du periodikorik zabaltzen. Gorroto du inuzente eguna, pipertuta pasatzen ditu ordu guztiak, ez baitu ulertzen kazetariak-eta inozentaden bila ibiltzea. Urte guztia pasatzen ez dute ba buztan-ziri mordoa plazaratzen? Zer nahi dute, gaur tontakeria sinesgaitz bat argitaraturik, urte osoko gezurrak estaltzea?

Hor dago, bada, gure irakurle zuhurra pipertuta eta biharko egunaren zain, periodikoa hartu eta ohiko inozentadak detektatzen hasteko.

OHARRAK (Post scriptum)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude