Munstroa

Et, et, et, zein infernutatik atera da hortz luze zorrotzenez hornitutako tiburoi beldurgarri hori? Zein itsas harpetan sortu da buru kankailu bati eusten dion gorputz argal kaskailu horren kontrastea? Horrexek harritu ninduen gehien, munstroaren gorputz-atalen arteko desorekak. Eta poztu ere, munstroaren desorekak poztu ninduen: marrazoa izan arren, burua gorputza baino lerdenago! Eta hortzak ere, halatsu. Bestiario batetik aterea zirudien animaliak.

Bai, aitor dut: telebistako irudiak ikusi nituenean, beldurtu, kikildu eta parke jurasiko bateko biztanle sentitu nintzen.

A, baina, ut, ut, ut, hau zoritxarra! Esan ez didate ba seko ezjakin kaskarina naizela? Donostiako Aquarium-ean aspaldi daukatela halako munstro bat disekatuta?

Ederki, aitor dut: ikusi, ikusiko nuen munstroa, eta ni konturatu ez! Ez naiz, ordea, lotsa, telebista baita, eta ez Aquarium bat, dakigunaren neurria.

OHARRAK (Post scriptum)

Periodikoek su

Zein alde dagoen periodiko batetik bestera? Erantzuteko, ideologiari begiratzea da usuena, horretara makurtzen omen dira-eta ertz guztiak: sailen arteko oreka-desoreka, hizkeraren nolakoa, helburu informatzailearen eta irabazi ekonomikoen arteko ezkontza

Tripetakoa

Solon jakintsuaren testu luze samar bat irakurtzen ari nintzen. Arreta zorrotzez eta probetxu handiz, klasikoen irakurketa beti baita zapore birjinak berritzen dituen ezti gozoa. Hartan nengoela, ordea, irakurketa trabatu egin zitzaidan, lehendabizi begietan, gero tripetan, eta aitor dut deskonposizio batek jo ninduela:

Tabua

Egunak ekarri dizkion ertz zorrotzen artean, katramilatsuena banda askotariko kolpeak jotzen ari den De Juana Chaosen kasua. Egoerari buruzko posizioetako baten muturrean jarri da, bada, eta hausnarketari ekin dio. Posizioen beste muturrean ere jarri da, eta hausnarketari ekin dio. Ez batak ase du, ez besteak poztu. Ohart da zaila zaiola erdigunera hurbiltzea, baina ahalegin hori egin nahi du, uste baitu ahalegin hori gabe duintasunak ez lukeela tokirik gure hiztegietan. Horregatik, kasuaren printzipiozko gorabeherei erreparatu nahi izan die. Horiei soilik. Ahal duen zorroztasun handienaz. Arazoaren ertz guztiak aztertu eta hausnartu nahi izan ditu: penalak, historikoak, politikoak, juridikoak, erreparaziozkoak, mendekuzkoak, errukiaren eremukoak

Bertutea

Liburu-dendara sartu eta, ohi bezala, liburuen orri-pasa hasi naiz. Bat ukitu, bestea usaindu, erosiko ditudanen zerrendatxo mentala egin. Askotan hitz egin didate, eta oso ondo, Roberto Bola

Kalegrafia

Kalegrafia deitzen die kaleetako pintadei; herri, auzo eta kaleetako aurpegiari. Toki guztietan ezaugarri berdintsu batzuk topatzen baditu ere, trebetasun handia lortu du kale batetik besterako desberdintasunak nabarmentzen. Kalegrafiaren aldaera horiek adierazten diote nolakoa den herri baten izaera, auzo baten arnasa, kale bateko jendearen nondik norakoa. Atzerrira doalarik, kalegrafiak laguntzen dio hiri baten edo kale baten tenperatura hartzen, bertakoen kezkak ezagutzen. Kalegrafia debekatuta eta zigortuta dagoen lekuetan ere, kalegrafia faltak zer pentsatua ematen dio.
Pentsatzen du hirietako janzkera naturalaren kontraste bat dela kalegrafia. Egilearen urduritasuna nabarmentzen du kalegrafia batzuetan. Haserrea, beste batzuetan. Baldarkeria hainbatetan.

Kalera irten da. Batera eta bestera begiratu du.

Gaur ere

Austral Herria

Ahal banu, pozik emigratuko nikek! Zenbatetan ez dugu antzeko esaldiren bat esan eta entzun? Euskal Herriko egoera beti berak eragindako esaldi horri nora emigratu eransten zaionean, dotorezia urriko Espainiako hiri txiki bat aipatzen da gehienetan: Zamora, Soria, Teruel