Analfabetoak

Asteburuan ideia zahar bat korapilatu zitzaidan egoskorkeria berri batez: letretakook hutsaren hurrengoa dakigu, adibidez, fisika kontuez. Zientzietako askok, alderantziz. Snow-ek bi kultura deitu zuen fenomenoak bizi gaitu: munduan argi egiteko bi kode daude, hitzarena eta zenbakiarena, baina bi kode horiek gero eta urrutiago daude elkarrengandik. Paul Val

Ai, nire juaneteak!

Laboa zale amorratua, haren kantetako esaldi eta espresioekin zipriztintzen du bere jarduna. Jario ona du, bizia. Baina nekatuta dago. Bizitzarekin dago gogaituta; inguruan ikusten duenarekin; behin eta berriro errepikatzen den egoera beti berdinarekin. Periodikoa zabaldu eta ikusten badu gustatzen ez zaion zerbait

Hitzen kontrabandista

Irakurle, ez dakit erreparatu zenion atzoko berripaperak Plaza sailean zekarren Rene Lavand mago argentinarrari buruzko lanari. Periodiko batek aldian behin ematen dituen poz horietako bat, bi orrialde ederretan! Oharkabean pasatu bazitzaizun, zoaz paper birziklagarrien poltsara eta eskura ezazu atzokoa. Ez horregatik.

Orain urte asko ikusi nuen, ez dakit zein telebistetan, Rene Lavand. Txunditurik utzi ninduten bai haren esku bakarraren kartak erabiltzeko abileziak eta baita haren gaztelaniaren ederrak ere. Gogoan dut

Generoez

Literaturari buruzko manual bat idatzi beharko banu, generoen kapituluan ez nintzateke nobelaz edo poesiaz bakarrik arituko. Jorratuko nituzke manualetan inoiz agertzen ez diren generotxo apalagoak ere; adibidez, eskaintzak; testuen sarrera gisako aipuak; liburuen izenburuak; testu baten baitan autonomia hartzen duten mikro elementuak.

Presuntzioa

Errugabetasun-presuntzioa zor diot, ez baitakit zenbateraino den egia emandako informazioen atzean dagoena. Sei etxe bizitzen jabe omen, horietako bi deklaratu gabeak; oro urre bihurtzen ari omen diren enpresetan lan egina, enpresa horiei dagozkien erabaki inportanteak hartu behar omen ditu berak presiditu nahi duen Aldundiak

Misterioa

Bigarren eskuko liburuen denda batean perla txikien xerka-xerka ibiltzea bezalako plazerik, gutxi. Lehen edizio bat, katalogotik kanpo geratu den liburu bat, nerabezaroan liluratu zintuen nobela erdi ahaztua

Hausterre

Bukatu dira Aratusteak. Bai, ez dago letra-zopa asko jandakoa izan beharrik jakiteko haragi uzte dagoela Aratuste hitzaren konposizioan; baina, konposizioaren normak betetzen ez baditu ere, nire sena inauteritsuari arau hauste ere egon daitekeela pasatzen zaio burutik.

Kontua da bukatu direla Inauteri zein Aratusteak, iritsi dela urte guztirako mozorroa janzteko eguna. Hausterre dugu, hauts naizela eta hauts bihurtuko naizela gogoratzen digun eguna: ez dago sinestuna izan beharrik egia handi horren gainean hautsak harrotzeko, noiz, eta katuek eta txakurrek ere barau egiten omen zuten egun honetan.

Demagun, ordea, ez zaudela hauts ote zaren pentsatzen hasteko tenorean

Oro gorotz

Distiratzen duen oro ez da urre, hala ikasi genuen gaztelaniarekin jolasean genbiltzala. Eta distiratzen diguna ez da urrea, aberats berriaren eta asebete zaharraren galania tontoa baizik. Asteburu honetako telebistak eman zigun albiste gastronomiko bat lekuko: urre-txirbilekin gozatzen hasi omen dira hainbat plater: trufen cr

Federik ez

Beti erakarri naute fedea galdu eta gero ere, fedea balute bezala segitzen dutenek. Ezagutzen dut apaizen bat, imajinatzen dut halako politikorik. Logikak dio badela indarkerian fedea galdu arren, ezer gertatu ez balitz bezala segitzen duenik. Nobela batera eramateko moduko pertsonaiak iruditzen zaizkit.

Gai hori du Unamunoren San Manuel Bueno nobelak. Behin, Nikos Kazantzakis nobelagileak gaiaz galdetu zion. Unamunok: