Kezka

Zutabeoi ekiterakoan, askotan etortzen zait gogora Marisa Madieriren La radura (Basoko argigunea) ipuineko protagonista. Dafne txikia koadernotxo bat betetzen hasi da eguneroko gorabeherekin. Atsegina zaio esperientzia, koadernoa betetzeko ariketak asko laguntzen dio mundu ondo egin baten zoriona gozatzen. Behin, ordea, hor non gertatzen zaion eszena lazgarri baten lekuko izatea: suge bat ikusi du zozo bat irensten. Eszenak guztiz izutu du neska, baina ikusitako krudelkeria baino askoz ere lazgarriagoa da eszenak bihotz barruan eragin dion deskalabrua: munduaz zuen ikuspegi onkotea orbaindu dio. Mundua ez da Dafnek uste zuen bezain ederra, ezta ordu arte koadernoan jaso duen bezain idilikoa ere. Eta, bat-batean, sekula sentitu ez duen kezka batek egin du habia Dafne txikiaren bihotzean:

3 thoughts on “Kezka

  1. Arazo berri bat gehituko zaio Dafneri behin sugea eta zozoaren dramaren berri jaso egingo duela erabaki ondoren: sugeak ehizatzen duen bakoitzean aipatu behar al du eszena lazgarri hori bere egunerokoan? Beti ala batzuetan bakarrik? Ze irizpideren arabera egun batean aipatu eta hurrengoan aipamena ahaztu? Ez du arazo makala gure Dafnek, ez horixe!

    P .S. : Mezu ederra gaurkoa, eskerrik asko.

  2. Bai mezuak ,bai bigarren erantzunak biak dute berea.Ordea niri kezka bat gelditzen zait , zer erantzungo ote lioke minbizia diagnostikatu dioten gaixo batek edo kostata haurdun gelditudan berrogeitaka urteko emakumeak umea galdu duela jakitean.

    Ariketa filosofiko hauek interesgarriak dira baina batzuetan ….. lurretik gehiegi aldentzen gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude