Prosaz

Horra buruan darabilzun pentsamendu hori: interesgarria iruditu zaizu; eta orijinala. Baina komunikatzen ez baduzu, zuretzat bakarrik izango da interesgarri. Sentituko duzu pentsamenduaren gozoa, gozatuko duzu haren ostikotxoa, baina zuretzat bakarrik izango da eder. Jaiotzeko dagoen haur baten antza du: haurra amaren sabelean nola, halaxe bizi da pentsamendua ere zure buruko altzoan: mundualdia noiz hasiko zain. Baina pentsamendua erdituko baduzu, hitza behar duzu, hitza da buruko altzoan ernaldu zaizunaren emagina.

Erroma zaharrean, amak, haur bat erditzeko orduan, Prosa jainkosari errezatzen zion laguntza eske. Haurra zuzen jaioaraztea zen Prosaren zeregina. Hortik, prosa hitza: zuzen ekarria esan nahi du latinez.

Eta buruko altzoan duzun pentsamendu eder horri arnasa eman nahi baitiozu, hitz zuzen zehatzak esaten hasi zara. Eta hor dator, badator xuxen-xuxen, pentsamendutxo bat mundura.

OHARRAK (Post scriptum)

One thought on “Prosaz

  1. Jarrai ezazu bada zure buruari horrelako aginduak bidaltzen (literaturaren inguruan sarrixeago ibiltzearen aginduak, alegia), lortutako emaitzak merezi du eta! Dena den, honekin ez dut esan nahi politikaz jarduten duzunean gustura irakurtzen ez dudanik, baina aukeran, literaturaren ingurukoak nahiago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude