Argazkia

Luxuzko deskapotable gorri batean, dirudun itxurako mutil bat eta lau neska. Mutila, gidatzen. Alboan duen neska inguruari begira dago, ikusten ari denak interesa (intelektuala, turistikoa, morbosoa?) eragingo balio bezala. Atzean dauden hiru nesketako batek musuzapi bat du sudurrean; beste bat argazkiak ateratzen ari da mugikor batez; hirugarrena, ez da ia ikusten, besteen atzean baitago.

Gazteen irudia osasuntsua da. Bizitza, luxua, ongizatea, erotismo puntu bat ere bai: deskapotablearen gorriak halako sentsualtasun bat ematen dio argazkiari.

Argazkiaren hondoan, ordea, etxe eroriak, hondakinak, kaosa. Hiritar batzuk ere bai, hondakinen artean. Haietako bat zerura begira dago, hegazkinen beldurrez edo. Deskapotableak Beiruten barrena jarraitzen du, Israelek bonbardatu berri dituen kaleetan aurrera.

Gazteen gerrari buruzko interes postmodernoak 2006ko Word Press Photo saria irabazi du.

OHARRAK (Post scriptum)

One thought on “Argazkia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude