Quevedo

Espainiako literatura barrokoa ikasten ari zen. Denbora asko zeraman zeregin hartan eta, atseden hartzeko, irratia piztu zuen. Raxoi ari zen, egunen batean Espainia gobernatu nahi lukeen politikaria, bere ohiko tonu zozo-mazoan:

4 thoughts on “Quevedo

  1. Bai, paradoxikoa da Quevedoren aipua, baina kontuan hartu behar da, bestalde, zuk ondo dakizun bezala, kritikak nolabaiteko tradizionalismo batetik egiten zituela Quevedok, “kristau zaharraren” eta betiko kaparetasunaren aldarrikapen zirela nolabait, hots, garaiko kontserbadurimotik edo “eskuinetik” egin zituela, hitz edo kontzeptu horiek XVII. menderako anakronikoak izan daitezkeen arren. Alde horretatik, ez nau harritzen gaur egungo eskuineko politikari batek, are gehiago gobernutik kanpo egonda, Quevedo ikur bezala hartzeak.

    Paradoxa gehigarri bat badago, edonola ere: Quevedok “eskuinetik” kritikatzen zuena izpiritu kapitalista bihurtuko zena izan zen (“Poderoso caballero…” etab.: hura ari zen suntsitzen feudalismo zaharraren oinarriak), hots, Raxoik egun komatxorik gabeko eskuinetik defendatzen duena alegia.

  2. Arrazi duzu,Iban. Eta zuerari koskatxo bat eransteko: alde handia dago Quevedoren biografiatik haren literaturara; eta literaturan ere, aldeak daude: batzuetan hain meneko ogia ematen dionarekin, hainbatetan hain mendekati bizkarra erakutsi dionarekin eta gehienetan

  3. Eskoi-ezker Frantziar iraultza baino lehentxoagotik datokigu; Versaillesen barruko ekonomiaz eta arazoez arduratzen zirenak ezkerrean zeuden, eta politika internazionalez aritzen zirenak eskoean. Ez nuke nik metafora hori atzeragora botako, ez da zilegi. Edozein modutan Quevedoren alderdirik eskumatienak bere txisteetatik etorriko zaizkigu. Baina badakizue Italian enbaxadore ibilki, adibidez _Il Romulo_ itzuli-moldatu zuela, bere garaiko obra politikorik aurrerakoienetako bat.
    Ta, by the way, Poderoso caballero ez da Quevedorena, Cervantesena baino…

  4. Arrazoi duzu, Koldo. Horregatik ipintzen nuen komatxoen artean “eskuinarena”.

    Ez dakit Cervantesek antzekorik edo berdintsurik nuen, baina nik aipatu nahi nuen “Poderoso caballero”-rena Quevedoren “Letrilla sat

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude