Futbolinari gorazarre

Udako arratsalde nagiak, gaizki argiztatutako taberna-zulo bat eta lau adiskide orain lau eta gero beste lau basoerdi futbolinean jokatzen

11 thoughts on “Futbolinari gorazarre

  1. Gaiak badu hari luzea. Lurraldetasunarena, konparazio batera. Hankabakar egurrezkoak Gipuzkoan, Hankabiko burdinezkoak Nafarroan,…
    Galdegin bertzenaz Juan Kruz Lakastari. Honi buruz teoria aski mamitsua plazaratu baitzuen aspaldi.
    Bertzalde, ohart zaitezte zein diren futbol-panpintxo horien “elastikoen” ugaria tokian tokiko eta sasoian sasoiko: erreala, athletik, real madrid, atletico,…
    Bada zertaz hausnartu, bai.

    Hiztegi ekarpena: Mahai futbola ongi da baina, gure barne historiari so eginez, zertaz ez “ostatu futbola” ala “taberna zuloko futbola”?
    Izan ere, orain ostatutan ikusten den futbola telebistek eskainitakoa baizik ez baita. Antigoalean alabaina, puskaz gazteago ginela, ostatutan aditzen zen futbol hots bakarra “mahai” horiek sortarazitakoa zen.

  2. Niri, Orion, Julianito Xapateroren etxe atzeko karkaran Buruhaundianeko Jexuxak zuen lokala etorri zait gogora. Azkenerako futbolin bakar bat ez zegoen arren lokalari “futbolinak” deitzen genion guk. “Goazen Jexuxan futbolinetara”, genioen orduan, baina Jexuxanean ez genuen futbolinetara jolasten, ondoko Pitallosen lokalean,baizik. Han bai, han bazeuden futbolinak, eta mutil koskorretan, Coca-cola, schuss eta kas kaxen gainera igotzen ginen futbolinen kertenera heltzeko. Futbolinaren alde banatan, jolasten ari zirenek erositako “fragolosinak” eta limonada botilak pajita moduan egiten zuen erregaliza barruan sartuta.
    Zuk akaso hori ez zenuen ezagutuko Andu!
    Baina, tira, Luistxok dioen moduan Gora Futbolina.

  3. Ezagutu nuen Buruhaundi-neko jaki denda, bai, baina cocacolak, schussak, kasak, fragolosinak, ez. Ai, Bikamiyota, bistakoa da zu baino zaharragoa naizela. Eta oso gazterik alde egin nuen Oriotik, bederatzi urte nituela. Beraz, nekez esan dezaket ba ote zen futbolinik Txokolatenekoen tabernan edo Zentralean

  4. Txokolatenean eta Zentralean ez dut uste zegoenik, azkenean behintzat, baina Luixenean bai. ( Amilibia taberna, herriko sarreran zegoena kamio ondoan, eta Dostoievsky zirudien Aramendineko bizarluzeak orduak eta orduak ematen zituena, atarian, autoei begira).
    Portziero, gaitik desbideratzea bada ere, Buruhaundineko Justinaren denda guk ere ezagutu dugu. Duela pare bat urte itxi zuen. Ordutegirik gabe eta trastez beteta gogoratzen dut, jai eta aste edozein garaitan zabalik, beheko kaletik goiko kalera igotzen ziren ume mugituen lapur zulo.
    Barkatu. Futbolinaz ari ginen.

  5. Barkatuta dago eta baita estimatuta ere, aldian behin eskertzekoa izaten baita nostalgiaren erruedari eragitea.
    O, tempora; o, mores!

  6. Arrazoi duzu, Jabi: tipo interesgarria da. Eta nik ezagutzen ez nuen datu bitxi interesgarri bat ageri da Wikipedian: Galeuzka aldizkariaren faksimila argitaratu zuela Mexicon.

  7. Tabernazuloetan zer egingo eban futbolinak musika, garagardau eta ke barik?

    Horra laukotea.

    PD Ez neban ezagutzen Finisterre honen istorioa, itzela benetan.

  8. Nostalgia gehiegi sumatzen dut, futbolina hilik egongo balitz bezala… baina bizirik dago!! Hori bai, ez bilatu ispiluzko disko-pub hotz horietan, ez eta katxarroz betetako sasi irish-pub beste horietan! Betiko taberna-zuloetara jo eta bai, han topatuko duzue…
    Gora futbolina!

  9. Danimarkara etorri eta gizakia iristen ez den lekuetan ere hortxe aurkituko duzu, bonbila inoiz gastatzen ez zaion foko batek argiztaturik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude