One thought on “Zure ordez

  1. Anjel, sarri akordatu izan nauk ‘Post scriptum’eko ekarriarekin. Erabat nireganatua diat aspaldion. Seminarioko nahiz teologia-ikasleon artean ere, debeku dontsu horiek denak toreatzen ikasiz hazi eta hezitakoak gaituk. Lehen eliztarrontzat baitzituan debeku genero denak: etzi sartuko gaituk (karnabalak ‘zintzo’ ospatu ostean) hausterre asteazkenez abiatuta, ‘garia zuma’tzen zeneko sasoi luzean, non “Lazarok xoria harrapatu, Erramuk pelatu, Pazkoak jan” atsotitzak, ez jateko askorik baina, mami dezentekoa zuen bilduta. Ni neu, zer esango diat, poztu ere pozten nauk, pozten naizenez, Eliza sanoena sendatzen doan hainbestean, beste egitura ‘axoladun’ bat delako, hain justu (hala esaterik balego) kontrola eta debekua ezarri nahi dituena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude