Hausterre

Bukatu dira Aratusteak. Bai, ez dago letra-zopa asko jandakoa izan beharrik jakiteko haragi uzte dagoela Aratuste hitzaren konposizioan; baina, konposizioaren normak betetzen ez baditu ere, nire sena inauteritsuari arau hauste ere egon daitekeela pasatzen zaio burutik.

Kontua da bukatu direla Inauteri zein Aratusteak, iritsi dela urte guztirako mozorroa janzteko eguna. Hausterre dugu, hauts naizela eta hauts bihurtuko naizela gogoratzen digun eguna: ez dago sinestuna izan beharrik egia handi horren gainean hautsak harrotzeko, noiz, eta katuek eta txakurrek ere barau egiten omen zuten egun honetan.

Demagun, ordea, ez zaudela hauts ote zaren pentsatzen hasteko tenorean

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude