Presuntzioa

Errugabetasun-presuntzioa zor diot, ez baitakit zenbateraino den egia emandako informazioen atzean dagoena. Sei etxe bizitzen jabe omen, horietako bi deklaratu gabeak; oro urre bihurtzen ari omen diren enpresetan lan egina, enpresa horiei dagozkien erabaki inportanteak hartu behar omen ditu berak presiditu nahi duen Aldundiak

One thought on “Presuntzioa

  1. Zesar aipatu eta zirkoarekin oroitu, hau ez da serioa , diot!

    Zerrenda itxiak erabiliaz antolatutako hauteskunde batzuetarako hautagaia izendatu ondoren ,talde bereko buru gorenak esatea gizon ona , jatorra , itxura onekoa dala baina eskuak garbiak ditudan hautagaiak berak esan dezala.

    Eguneko menu bakarra duten jatetxean bertako nagusiak zerbitzen ari diran entsalada rusarekin mesfidati izatearen bezain kezkagarria.

    Entsalada mixta prestatzeko eskatu edo baraua egiten hasi azken baten . . . garizuman gaude.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude