Txolarrearena

Uxue Apaolaza klima aldaketaz aritu zitzaigun bere atzoko zutabean. Susmoa du klima aldaketari buruzko kanpaina ez ote den energia nuklearraren aldeko zuriketa baten atari: beldur ekologikoa sustatu, izu nuklearra legitimatzeko.

Uxuerenak ipuin turkiar bat ekarri dit gogora. Txolarre batek, trumoi bat entzun orduko, lurrean etzan eta hankak jasotzen zituen zerura begira.

Kimika onez

Letren eta zientzien arteko amildegiaz jabeturik, gaurko hainbat gai interesgarriei buruzko dibulgazio-lanak irakurtzen ditut aldian behin. Hor nonbait ibiltzen naiz fisikako auzien maiuskulak ulertzerakoan, hor nonbait biologikoetan

Quevedo

Espainiako literatura barrokoa ikasten ari zen. Denbora asko zeraman zeregin hartan eta, atseden hartzeko, irratia piztu zuen. Raxoi ari zen, egunen batean Espainia gobernatu nahi lukeen politikaria, bere ohiko tonu zozo-mazoan:

Argazkia

Luxuzko deskapotable gorri batean, dirudun itxurako mutil bat eta lau neska. Mutila, gidatzen. Alboan duen neska inguruari begira dago, ikusten ari denak interesa (intelektuala, turistikoa, morbosoa?) eragingo balio bezala. Atzean dauden hiru nesketako batek musuzapi bat du sudurrean; beste bat argazkiak ateratzen ari da mugikor batez; hirugarrena, ez da ia ikusten, besteen atzean baitago.

Gazteen irudia osasuntsua da. Bizitza, luxua, ongizatea, erotismo puntu bat ere bai: deskapotablearen gorriak halako sentsualtasun bat ematen dio argazkiari.

Argazkiaren hondoan, ordea, etxe eroriak, hondakinak, kaosa. Hiritar batzuk ere bai, hondakinen artean. Haietako bat zerura begira dago, hegazkinen beldurrez edo. Deskapotableak Beiruten barrena jarraitzen du, Israelek bonbardatu berri dituen kaleetan aurrera.

Gazteen gerrari buruzko interes postmodernoak 2006ko Word Press Photo saria irabazi du.

OHARRAK (Post scriptum)

Hil zorian

Balzac-ek, hil zorian dagoelarik, Giza Komedia obra erraldoian agertzen diren medikuei egiten die dei. Zaindu nazazue, arin iezadazue oinazea, balia ezazue zientzia senda nadin. Berak asmatutako medikuengan du konfiantza, fikziozko mediku onenengan jarri ditu-eta haragizkoenengan erdi ikusi besterik egin ez dituen gizatasuna eta zientzia.

Balia ezazue zientzia: balia ezazue, alegia, nik eman dizuedan zientzia. Balzac, hil zorian baitago, burua ere galtzen hasi ote da, mediku errealei deitu ordez fikziozkoen laguntza eskatuz?

Hil zorian zegoen senide bati lagundu diogu, orain egun batzuk, bere azken orduetan. Gaixoak medikuari edo erizainari eskaintzen zion irribarrea ez zen pertsona erreal bati zuzendua, bere baitako premiak osatutako mediku ideal bati baizik. Balzac-ek bezala, gutxi gorabehera; baina senidearen mediku-erizainak ez dira nobela batean bizi, berarekin joan dira: horra aldea.

OHARRAK (Post scriptum)

Prosaz

Horra buruan darabilzun pentsamendu hori: interesgarria iruditu zaizu; eta orijinala. Baina komunikatzen ez baduzu, zuretzat bakarrik izango da interesgarri. Sentituko duzu pentsamenduaren gozoa, gozatuko duzu haren ostikotxoa, baina zuretzat bakarrik izango da eder. Jaiotzeko dagoen haur baten antza du: haurra amaren sabelean nola, halaxe bizi da pentsamendua ere zure buruko altzoan: mundualdia noiz hasiko zain. Baina pentsamendua erdituko baduzu, hitza behar duzu, hitza da buruko altzoan ernaldu zaizunaren emagina.

Erroma zaharrean, amak, haur bat erditzeko orduan, Prosa jainkosari errezatzen zion laguntza eske. Haurra zuzen jaioaraztea zen Prosaren zeregina. Hortik, prosa hitza: zuzen ekarria esan nahi du latinez.

Eta buruko altzoan duzun pentsamendu eder horri arnasa eman nahi baitiozu, hitz zuzen zehatzak esaten hasi zara. Eta hor dator, badator xuxen-xuxen, pentsamendutxo bat mundura.

OHARRAK (Post scriptum)

Galduta

Orain hogeita bost urte emakumeak okerreko autobusa hartu zuen eta, ustez hiri batera zihoalakoan, justu beste puntako batera iritsi zen. Ez zuen inor ezagutzen, ez zekien hiri jendetsu hartako hizkuntza, bi egunetarako diru doia zuen. Distantzia oro isiltasunaren iturri baita, emakumeak senideen solasetara itzuli nahi zuen, hitz ohikoetara, bere hizkuntzaren doinura. Ezin, ordea, eta hor ikusiko dugu egunari egun eta udarari negu, orain diru poxin batzuen eskean, orain kartzelan dirua eskatzeagatik, orain berriro kalean auskalo zer eginez, orain ostera kartzelan edo eroetxean

Kezka

Zutabeoi ekiterakoan, askotan etortzen zait gogora Marisa Madieriren La radura (Basoko argigunea) ipuineko protagonista. Dafne txikia koadernotxo bat betetzen hasi da eguneroko gorabeherekin. Atsegina zaio esperientzia, koadernoa betetzeko ariketak asko laguntzen dio mundu ondo egin baten zoriona gozatzen. Behin, ordea, hor non gertatzen zaion eszena lazgarri baten lekuko izatea: suge bat ikusi du zozo bat irensten. Eszenak guztiz izutu du neska, baina ikusitako krudelkeria baino askoz ere lazgarriagoa da eszenak bihotz barruan eragin dion deskalabrua: munduaz zuen ikuspegi onkotea orbaindu dio. Mundua ez da Dafnek uste zuen bezain ederra, ezta ordu arte koadernoan jaso duen bezain idilikoa ere. Eta, bat-batean, sekula sentitu ez duen kezka batek egin du habia Dafne txikiaren bihotzean: