Hiri bateko parte ederren baten argazkia. Atzean, letra batzuk.
Monthly Archives: martxoa 2007
Argitalpen grisak
Grisak, tintaren kolorearengatik; grisak, tonuarengatik; grisak, edukiengatik; eta grisak, batez ere, argitalpenon motibazioarengatik. Udaletxe, elkarte, partzuergo, fundazio, anaidi, bazkun eta antzeko antolakuntzen buletin, argitalpen eta berripaperengatik ari naiz. Hauteskundeak datoz. Ugaritzen ari dira. Doanekoak omen, doan ekartzen dizkigute etxeraino. Gure diruarekin subentzionatutakoari ezin, ordea, doanekoa deitu. Aztertuko bagenu zenbat kostatzen zaizkigun
Orri artetik
Idazle loriatuak liburua zabaldu du. Argazkilarien flashak, jendearen txaloak, idazlearen irribarre ikasia. Oooh!, ahhh! Bat-batean, izaki txiki-txiki batzuk irten dira orrien artetik eta hegan hasi liburuaren aurkezpenerako alokatu duten hoteleko salan.
Bostekoa
Hedabide askok itunaren hoztasuna azpimarratu du:
Eklipse zikina
Egunotako eguraldiari zikina deitzen zioten gure zaharrek. Espainiaren bihotzetik datorkigun aroa ere ez dugu garbiago. Manuel Larramendiren bertsoa dakar gogora:
Zikinetan zikin
Begirada omen da zikina. Milaka ditugu adibideak. Extremaduran oraintsu salatu duten katalogoarena
Nobelagile kaskarrarena
Gizon bat, bizkartzainez inguraturik, eremu berdea deitzen duten esparruan, lasai, arrisku guztietatik libre. Botereak ematen duen autokritikarik gabeko patxada peto batez ari da hizketan:
Sekretua
Gizon aberats bat zalgurdira igotzera zihoala, mutil gazte bat hurbildu zitzaion:
Hiru, bi, bat
Karrera bati hasiera ematerakoan, edo kohete bat jaurtitzeko orduan, edo telebistako programa bati zuzenean ekiteko, atzeraka kontatzen da:
Nor naiz orain?
Nor naiz orain?, galdetzen du pertsonaia batek Kurt Vonnegut-en ipuin batean. Burdindegi bateko dendari, Harry batere misteriorik gabeko tipo bat da. Baina denda itxi orduko, herriko antzerki-taldea du bere babes-leku; zaletasun hori ez balu, haren mundualdiak ez luke inolako distirarik izango. Eta horregatik, obra bat eskaintzen dioten aldiro, begiak argitzen zaizkio eta, itxuraldaturik, mundua irentsi behar duela ematen du. Ez da harritzeko: nor naiz orain? galdetu, eta bat-batean ez da ba Tartufo bihurtzen, aurreko batean ez zuen ba Otello jeloskorrarena jokatu, bere amets nagusia ez da ba egunen batean Hamlet izatea?
Bainugelara joanik, nor naiz orain?, galdetu diot ispilukoari. Beste aldeko irudiak irribarre maltzurra itzuli dit.