Liburuaren eguna

Saltzaileen liturgia zibilaren egutegian, bihar liburuaren eguna. Aurreratu egin naiz eta herenegun pasatu nintzen nire ohiko liburu-dendatik. Nobedade urrien artean, lagun batek baino gehiagok gomendatu didana: Kressmann Taylor-en Itzulerarik gabeko eguna (D

Gaurkoa, bihar

Oroitzapenak beti dira memoriak egiten dituen proiekzio batzuk. Batzuetan, atseginak; bestetzuetan, mingarriak. Neutroak, ez; neutraltasunak nekez hartzen du lekurik gure gogoan, nekez eragiten du oroitzapenik. Uste dut Messik Getafaren kontra sartu zuen golak ondo ilustratzen duela diodana. Beno, golak berak baino gehiago, bertan ziren Getafeko bi jokalariei golak eragin dien hausnarketak. Fabio Celestinik:

Lardaskan

Berripaper honek orain egun batzuk Bernardo Atxagari egin zion elkarrizketa mamitsua irakurri eta gero, lardaskan aritu naiz pentsamenduaren apalen batean geratu zaidan gogoeta baten inguruan. Betazalak erre ditugu antolatzen eta eraikitzen euskara batua, estandarra, normalizatua, orekatua, identifikagarria, zuzena, txukuna, praktikoa, zehatza eta zorrotza. Diziplinatuak izan gara, itsuki leialak, eta horrek guztiak eman digu fruitu ederrik: orain hogei urte amestu ere egingo ez genuen tresna dugu eskura. Betazalak erre ditugu, bai, zeregin horretan. Tentuz ibili beharra dugu, ordea: batuak ez du beti berdina esan nahi; estandarrak ere ez kolorerik gabea; normalizatuak ere ez errutinazkoa; praktikoak ere ez baldarra; txukunak ere ez aseptikoa

Elkar elikatzen

Virginiako unibertsitatean tiroz hildako hogeita hamabi lagunen irudiak, behin eta berriro, telebistan. Ogia erostera joandakoan frankotiratzaile batek gure burua ez lehertzea, horra hiri handietan jende askok bizi omen duen bakearen galga. Metroko bagoi asko mehatxuaren erritmoan mugitzen omen. Eta abar.

Ohiko gerra eta gatazkez gainera, badira gizartean sortzen diren indarkeria betikoak eta sortzen ari diren berriak. Oraindik ere harritu egiten gaitu defentsa gabeen, bakartien, ahulen kontrako indarkeriak, memorian geratu zaizkigu eskaleen edo drogazaleen kontrakoak. Balirudike honako hau dela logika: orduan eta errazago, kaltea egiteko aukera ere handiagoa; oihartzuna, berriz, askoz ere ozenagoa.

Telebistan bazkatutakoa telebistara itzultzen da? Eskema sinpleegia dirudi, baina badago berrelikadura halako bat telebistak ematen duenaren eta ematen zaionaren artean.

Esloganak

Laster, udal hauteskundeak. Oihartzun bateko zein besteko esloganez beteko zaizkigu begi-belarriak. Esloganen helburua produktuaren alde deigarriena azpimarratzea da; horrek, ordea, alde txarrak ezkutatzen ditu, Piarres Xarritonek ondo seinalatu zuen bezala De re publica edo politikaz liburuan:

Igande

Gaur ere, igande. Edo, festari hobeto doakion hitz musikariaren arabera, domeka da gaur ere. Pozik ez, ordea. Barojaren hitzak ditut bide-makulu:

Kilometro sentimentala

Zakur batek kaka egin du zure etxe aurrean, eta haserre ozpindu batek hartu dizkizu kirioak. Zakurra obratzen ari zen une berean, zure etxetik milaka kilometrotara, Bagdadeko plaza nagusian jarritako lehergailu batek ehun irakiar hil dituela jakin duzu. Ordenagailuaren aurrean harri eta protesta-gutun bat idatzi duzu zure egunkariko irakurleen txokora, baina ez lehergailuaz, txakur-kakaz baizik.

Zure etxetik kilometro batera bitarteko gertakariek askoz ere gehiago eragiten dizute hemendik auskalo zenbat kilometrotara gertatzen direnek baino. Kilometro sentimentala deitzen diote.

Bihotz-begien distantzia horretan funtzionatzen dugu denok. Baita egunkariek ere. Normala omen. Baina demagun kaka egin duen zakurra periodikoaren jabearena dela. Argitaratuko dute gutun haserretua?

Kilometro sentimentaleko gertakari hutsaletan ere pertzepzioak ez dira interesik gabeak.

OHARRAK (Post scriptum)

Txileko La Naci

Seta

Darwinen teoriak aurkari asko zituen. Gaur ere ez zaio oposiziorik falta. Ebidentzia ukatu nahi duenak beti aurkituko du argumenturen bat. Philip G. Fothergill artzain protestanteari ere ez zitzaion urdailik irabiatu harri bitxi bat erakutsi zioten egunean.