Kilometro sentimentala

Zakur batek kaka egin du zure etxe aurrean, eta haserre ozpindu batek hartu dizkizu kirioak. Zakurra obratzen ari zen une berean, zure etxetik milaka kilometrotara, Bagdadeko plaza nagusian jarritako lehergailu batek ehun irakiar hil dituela jakin duzu. Ordenagailuaren aurrean harri eta protesta-gutun bat idatzi duzu zure egunkariko irakurleen txokora, baina ez lehergailuaz, txakur-kakaz baizik.

Zure etxetik kilometro batera bitarteko gertakariek askoz ere gehiago eragiten dizute hemendik auskalo zenbat kilometrotara gertatzen direnek baino. Kilometro sentimentala deitzen diote.

Bihotz-begien distantzia horretan funtzionatzen dugu denok. Baita egunkariek ere. Normala omen. Baina demagun kaka egin duen zakurra periodikoaren jabearena dela. Argitaratuko dute gutun haserretua?

Kilometro sentimentaleko gertakari hutsaletan ere pertzepzioak ez dira interesik gabeak.

OHARRAK (Post scriptum)

Txileko La Naci

4 thoughts on “Kilometro sentimentala

  1. Hilabete bat izango da, Batasunak Anaitasunan egin zuen mitina iragartzeko kartelean zegoen “berria” hitza eta Berriaren mantxeta berdinak zirela argudiatuta, egunkariak kexua azaldu beharko lukela idatzi zenuenetik. Letra tipo bera erabiltzea kexatzeko arrazoin nahikoa ez dela iruditu zitzaidan orduan ere, baina badaezpada bi hitzak aztertu eta oso antzekoak izanagatik, ezberdinak zirela ikusi ahal izan nuen. Ala ere ez nuen ezer erantzun.
    Denbora pasa da, partidu gehienen publizitate makinaria martxan jarri da, kaleak kartelez betetzen hasiak dira baina zuk ez duzu kexa gehiagorik azaldu. Nik behintzat beste hiru adibide ikusi ditut, gutxienez Batasunaren “berria” bezain berdinak direnak: EAJ-k aberri egunean edo egun batzuk lehenago egindako mitinean zegoen “aberri berria” esloganeko tipografia, EAk Hondarribiko alkartetxeko balkoian jarri duen “Hondarribia berria” karteleko tipografia eta PSEk Bilboko alkategai den Txema Oleagaren aurkezpenerako erabili duen “Bilbao berria” esaldia duen irudiaren tipografia.
    Niri tipografiaren errepikatzea ez zait kexatzeko modukoa iruditzen,bereziki mantxetarako sorturiko tipografia bat ez den bitartean, argi dago zuri baietz; noizko beste hauen inguruko azalpen eskaerarik?
    Egile bera al dago Berria eta 4 alderdi horien kanpainen atzean? ez zuen 5 bider kobratuko, ez?
    Oharrak: Nahi duenari apustu egingo diot Batasunaren “berria” eta egunkariarena desberdinak direla. Nik esango nuke 4 alderdienak beraien artean berdinagoak direla, hauek egunkariarenakin baino…

  2. Gari, Korrika abian zela, nire herriko plazan kartel bat ziaten betikoek: “Heldu eskolak euskalduntzeari”. Azpimarratuta zagok gainera “heldu” hori. Korrika erabiltzen ari zen slogan berbera. Kasualitatea izango duk hori ere seguru. Baietz?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude