Igande

Gaur ere, igande. Edo, festari hobeto doakion hitz musikariaren arabera, domeka da gaur ere. Pozik ez, ordea. Barojaren hitzak ditut bide-makulu:

3 thoughts on “Igande

  1. Eta oporretan gaudenean ere igandeari malenkonia dario! Beharbada memorian gordeak ditugulako oporretan ez gaudeneko igandeak, eta horri dagokion biharamuneko lanaren ideiak eta deiak. Nork daki! Ni gaur itzuli naiz oporretatik, eta atzo bizitako igandeak, Barojak duela urte batzuk deskribatutako igande beltz luzeen tankera izan zuen: ez txarra, baina bai malenkoniatsua.

  2. Badu bai igandeak lan-bezperaren ajetik haratago doana. Egin ditudan bidaia gehienetan ere igandeak izan dira gozagaitzenak: hirietan jende gutxiago ibiltzen da kaleetan, denda gehienak itxita egoten dira eta halako asperdura malenkoniatsu batek kutsatzen du dena. Halatsu herrialde musulmanetako ostiraletan (hemengo igandearen pareko izaki).

  3. Oskorri datorkit burura:

    “Guretzat berdin dira
    asteak eta jaiak
    lana bihurtzen dugu
    kantatzeko gaia…”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude