Elkar elikatzen

Virginiako unibertsitatean tiroz hildako hogeita hamabi lagunen irudiak, behin eta berriro, telebistan. Ogia erostera joandakoan frankotiratzaile batek gure burua ez lehertzea, horra hiri handietan jende askok bizi omen duen bakearen galga. Metroko bagoi asko mehatxuaren erritmoan mugitzen omen. Eta abar.

Ohiko gerra eta gatazkez gainera, badira gizartean sortzen diren indarkeria betikoak eta sortzen ari diren berriak. Oraindik ere harritu egiten gaitu defentsa gabeen, bakartien, ahulen kontrako indarkeriak, memorian geratu zaizkigu eskaleen edo drogazaleen kontrakoak. Balirudike honako hau dela logika: orduan eta errazago, kaltea egiteko aukera ere handiagoa; oihartzuna, berriz, askoz ere ozenagoa.

Telebistan bazkatutakoa telebistara itzultzen da? Eskema sinpleegia dirudi, baina badago berrelikadura halako bat telebistak ematen duenaren eta ematen zaionaren artean.

One thought on “Elkar elikatzen

  1. Ispiluru aurrera joan nintzen. Ez nengoen han, Bilboko Euskalduna Jauregian neon, EAJren beste ekitaldi partidista baten parte izaten. Aresti handiak hainbeste maite zuen Euskalduna zubiaren ondoan. Edo ez nintzen ni? Ez zinen zu?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude