Lardaskan

Berripaper honek orain egun batzuk Bernardo Atxagari egin zion elkarrizketa mamitsua irakurri eta gero, lardaskan aritu naiz pentsamenduaren apalen batean geratu zaidan gogoeta baten inguruan. Betazalak erre ditugu antolatzen eta eraikitzen euskara batua, estandarra, normalizatua, orekatua, identifikagarria, zuzena, txukuna, praktikoa, zehatza eta zorrotza. Diziplinatuak izan gara, itsuki leialak, eta horrek guztiak eman digu fruitu ederrik: orain hogei urte amestu ere egingo ez genuen tresna dugu eskura. Betazalak erre ditugu, bai, zeregin horretan. Tentuz ibili beharra dugu, ordea: batuak ez du beti berdina esan nahi; estandarrak ere ez kolorerik gabea; normalizatuak ere ez errutinazkoa; praktikoak ere ez baldarra; txukunak ere ez aseptikoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude