Liburuaren eguna

Saltzaileen liturgia zibilaren egutegian, bihar liburuaren eguna. Aurreratu egin naiz eta herenegun pasatu nintzen nire ohiko liburu-dendatik. Nobedade urrien artean, lagun batek baino gehiagok gomendatu didana: Kressmann Taylor-en Itzulerarik gabeko eguna (D

4 thoughts on “Liburuaren eguna

  1. Kressmann Taylorren “Ezezaguna helbide honetan” liburuaren euskarazko itzulpenaren erreferentzia falta da artikuluan: “Ezezaguna helbide honetan”, Erein, 2003 (itzultzailea: Ramon Etxezarreta).

  2. Halaxe da. Banuen buruan halako oroitzapen lanbrotu/lanbrotsu bat, esaten zidana bazegoela itzulpen bat

  3. Kaixo Anjel,
    Azkoititik ari natzaizu idazten, aurten hirugarren urtez antolatu dugun emakumeen liburu azoka zure atalean aipatu duzula eta eskerrak emateko. Antolatzaileetako bat naiz. Ez dakit zenbateraino ezagutzen duzun azoka. Helburu nagusia ez da sekulako salmentak egitea, gizonek idazten duzuen literaturak egiten duen itzalpetik atera eta gure ikuspegia plazara ateratzea baizik. Jendeak emakumeak eurek idazten duten horren arabera ezagutu ditzan nahi dugu, eta ez beste batzuen betaurrekoak jantzita.
    Bi eguneko azoka txiki bat da, baina oso kalekoa,goi mailako literato eta kritikoen begietatik urruti, eta oso partehartzailea. Igande eguerdian emakumeek idatzitako testuak irakurtzen ditugu jendaurrean hizkuntza deberdinetan. Jende arruntak irakurtzen du, zahar, gazte, euskaldunak, atzerritik etorritakoak, norberak nahi duen hizkuntzan. Aurten euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, alemaniera, galiziera, portugesa, txinera, arabiera eta urduz idatzitako testuak entzun ditugu kontsejupean. Ekitaldi xumea oso,
    baina nik neuk aberasgarria irizten diot , hiru ordu laurdenez bada ere, eta une horretan egoera politikoa edonolakoa dela ere, hizkuntzak eta literatura herri desberdinetako hainbat emakumeren adierazbide baino ez baitira.
    Eskerrik asko berriro ere gure azokarekin akordatzeagatik. Hurrengo urtean eskuorria eta gonbidapena bidaliko dizkizugu.
    Ondo izan
    Karmen Irizar

  4. Kaixo Anjel,

    Hemen bidaltzen dizut, gure blogaren helbidea, Ea zer iruditzen zaizun… Zarautz aldetik idazten degu(gehienbat), badauzkagu salbuespenak.

    Ez da blog pertsonal bat, kide askoren lanak daude publikatuta. Nor bere buruaz firmatuta.

    Ea zer deritzozun.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude