Gurutzea

Atxiloketak, prozesuaren etorkizun gero eta beltzagoa, torturak, atxilotuen segizio-zerrendetan zeudenen tortura psikologikoa, datozen hauteskundeen auzia

Irakurlea

Poliziak dio atxilotu berrien paperetan Fernando Savaterri buruzko datu asko agertzen zela. Berripaper honetan ez nuen atzo horri buruzko aipamenik ikusi. Atxilotuen inguruko senide eta abokatuek torturak salatu dituzte. Ez nuen horren aipamenik ikusi Donostiako eta Madrileko egunkarietan.

Ez dakit kazetaritza fakultateetan ezer irakasten den egunkarien eta irakurleen arteko harremanaz. Programan behar luke egon. Ikasleek zer ikasi behar luketen? Askatasuna transmititzeko, aske izan behar dela. Eta, batez ere, esaldi bat kaskezurrean grabatuta dutela irten behar lukete fakultatetik:

Mezu

Euskara hizkuntzaren funtzionarioak bagina bezala tratatu? Esklerosi espresiboaren atzaparretan lotuta bizi? Tentu, konpai, hainbaten hizkuntzaren burukrazia ustezkoak erretorika zaharraren burokrazia paralizagarria estaltzen baitu. Estandarrak ez du grisa esan nahi, ez da atsegin-pozik gabea, eta ez da, batez ere, beti bera eta berdina zeinahi delarik ere darabilgun erregistroa. Ez, ez luke izan behar.

Darabilgun hizkuntza, euskararen beraren hesteetan digeritu; arnasa, haren biriketan arnastu; euskararen beraren bihotz-taupadak sentitu geletan, erredakzioetan, aisian, gure testuetan. Hizkuntzaren gozamena berritu, bai, baina, aldi berean, askatasuna edo justizia bezalako hainbat hitzei eta hizkuntzari berari beren berezko lustrea