342

Nire begiak arranpalo daude Fernando Truebaren Mi diccionario de cine liburuko argazki baten aurrean. Bertan, gizon luzexka bat zine-errodajeetako klaketa bati eusten. Klaketan, 342 zenbakia. Gizon luzexkaren atzean, argazkiaren ezker aldean eta zutik, gizon beltzez jantzi bat dago. Beltza du ile beltz kizkurtuaren gaineko onddo-txapela ere. Charlot. Gizon luzexkaren atzean, baina eskuin aldean, neska herabe bat eserita: Virginia Cherill, Hiriko argiak pelikulako itsua. Neskak uste du maitemindu zaion galaia aberatsa dela: pozak begirada argitu dio, galaiaren diruak itsumena sendatuko diolakoan dago.

Mutilaren pozak eta neskarenak maitemina dute legami, bai, baina neskaren itsumena sendatzeko maitasunaren legamia baino zerbait eragingarriagoa behar

Nobela bat

Desioz begiratzen zion Jean-ek. Neskak, bitartean, posatzen segitzen zuen mutilaren aitarentzat, erdi biluzik batzuetan, postura erakargarrietan beti. Mutilak ezin zuen, ordea, neskarengana hurbildu eta esan:

Biharamuna

Nonbaiten irakurria dut godoek bi aldiz eztabaidatzen zituztela beren arteko arazoak: lehendabizikoan, mozkor-mozkor eginda; bigarrenez, biharamunean, mozkorra pasatu ondoko kaskarreko minez.

Eredu onak imitatzeko baitaude, atzo gauean politikari askok emango zion zurrutari. Galtzaileek, porrotaren mina leuntzeko; irabazleek, garaipenaren aparra gozatzeko. Atzo arte gure kaskarreko minak eragin dituztenek gaur kaskarreko minez daudela pentsatzea mendekutxo polita da botoa ematera joan nahiz boza botatzeari paso egin zioten guztientzat.

Gurea omen da inguruotako gizarterik politizatuena, hala esan ohi dugu harrokeria puntu batez. Baina gure politikaren etengabeko debate (?) kolore bakarrak guztiok mozkortu gaitu berriro, eta ezin dugu horren ajea gainetik kendu.

Zaldibiako hark esaten zuen hura dugu kontsolamendu:

Plantxatzen

Etsita dago Berbelitz, hitzen detektibea. Saltsa gutxi ikusten omen dio kanpainari; alderdien arteko istiluek leku gehiago omen dute herrietako arazo eta programek baino. Etsita dago, halaber, kartelek-eta erakusten ari diren tonu estetiko eta linguistiko pobreagatik.

Egin eta egin

Bilbon, Berbelitzekin paseoan. Hauteskunde hauetan egin aditzak hartu duen protagonismoaz hasi zait. Gestioaren gizartean bizi garela, eta ez dela harrigarri alderdi askok aditz hori hautatu izana, ekintza eta erabakimena markatu nahi dituztela horrela.

Egin aditzaren iradokizun erotikoez galdetu diot nik. Ziplo erori naiz tranpan, horrexen zain baitzegoen Berbelitz. Arrapaladan hasi zait. Galdakaoko alkateak txiste berde lizunak ligatuz eman omen zuen mitina ez zaiola eskandalagarria iruditzen, alkateak EAJren egin behar dugu lema izango zuela buruan. Baina EAkoak ere ez omen daude lo, hor ari baitira esaten egin behar dugu agintzea baino inportanteagoa dela egitEA.