Monopolioak

Gotzain kastako franko hor ari da zirt eta zart etika zibilaren irakasgaiaren kontra. Ongiaren monopolioa dute, beti besteok gara gaizkia. Ebanjelioak ez dietela horretarako buldarik ematen? Berdin zaie: Ebanjelioa koartadatzat hartzen dutenen eremuan daude bai gotzain kastako franko, bai beren ongia.

Baina ai eta milatan ai! Gotzain kastako franko izutzen duen gaizkiak bere makinaria olioztatuko balu, konkordatua baliogabetuko luke; eliza katolikoa beste erlijioen pare jarri eta diru-laguntzak kenduko lizkioke; eskola erlijiosoak itxi eta erlijioa esparru pribatuko kontutzat joko luke. Zeruan, ordea, ez da horren seinalerik. Infernutik ari naiz, eta hemen ere ez.

Gotzain kastako franko gurutzada betean ari den bitartean, haiekin bat ez omen datorren beste frankotxo isilik dago. Batzuek ongiaren monopolioa nola, hala dute beste batzuek zuhurtasun kristauz mozorrotutako adore faltarena

Inbidiaz

Liburu onei buruz ari zitzaidan. Nik arreta handiz segitzen nuen haren jarduna, isilik, irakasle hark beti eragin zidan begirunez. Berak ere sumatuko zuen nire begirunea, adorez segitzen baitzuen gero eta gero ere gai berari bueltaka. Halako batean, ordea, jarduna eten nion.

Koloreak

Demagun gazte bat, landa-baserri batean oporrak pasatzen. Paperen artean dago, lan eta lan. Egunaren bukaeran, gutun bat idazten hasi zaio adiskide bati:

Gontza

Euskaldunok gontza deitzen diogu gaztelaniazko bisagrari. Gontzari esker, atea mugitu egiten da: ezkerrera eta eskuinera, aurrera eta atzera. Gontza herdoiltzen bada, ateak kirrinka egiten du. Horregatik, komeni da gontza ondo olioztatutzea, gontz onik gabe atea baldartu egiten baita.

Inportantea da gontza. Ez atea bezain inportantea: txikiagoa da, apalagoa. Baina gontzik gabe, ateak ez du mugikortasunik. Gontzik gabe, atea hor gelditzen da ez atzera eta ez aurrera, ez eskuinera eta ez ezkerrera. Ataskatuta, kirrinkari. Bai, inportantea da gontza.
Talde politikoek ordu asko pasatzen dituzte ateei eta gontzei begira. Talde handiek

Foiletoia

Oheko kontuak, politikaren eszenategian. Askotan eman diguten ikuskizuna da: halako politikariak maitale bat zuen, eta maitaleak, auskalo zeren mendekuz, beren erlazioen berri eman dio prentsari. Dirua, sentimenduak, erotismoa, mendekua. Foiletoietako materiala. Eta kontu jakina da: material hori prentsari eskaintzen zaionean, foiletoia politika bihurtzen da, prentsaren erabilera gero eta usuago baten bidez: sentsazionalismoa, edo arerioak akabatzeko metodoa.

Baina munduan izan diren orain arteko foiletoi politiko ederrenak ez dira S

Lotura gehiegi

Ama umeari begira dago, baina begiradan ez dago tokirik umearentzat, semea ez den norbait ikusten ari da ama. Ez dira egun asko amaren maitalea hil zela, eta umeak badaki amaren begiradan dagoena amorantea dela, beti amorantea. Semeari begiratzen dio amak, bai, baina amaren eta amorantearen arteko zubia da mutila, ez beste ezer. Zer egingo du umeak? Uzkurtu, amaren kontra jarri? Horren ordez, amorantea imitatzen hasiko da, haren zirkinak egingo ditu, hura bezala jantziko da, haren hizkera bere egiterainoko lana hartuko du. Amorantea ordezkatu nahi du umeak, amaren amorante bihurtu.

Buruan aspaldi nerabilen eskema bat da, baina Louis Althuserren memoria-liburuan horren antzeko aitortza bat irakurri nuenetik, ezin dut buruaren nerabilen istorioa filosofoaren tragediatik askatu (emaztea hil zuen, psikiatrikoan sartu zuten, suizidatu egin zen