Eta egun berean, Antonioni! (Bost apunte)

1.- Anti-zinema? Oso gogoan ditut Eclipse, Blow Up eta Zabriskie Point. Oso gogokoak ditudan, ez nuke jakingo erantzuten. Berriro ikusi behar. Orain. Orduko sukar existentzialaren arrasto gutxi geratzen zaidan honetan.

2.- Zineak mugimendua du nagusi, izena ere hortik datorkio: greziarren kimena, edo mugimendua. Mugimendu gutxi dago Antonioniren pelikuletan. Plano luzeak, oso luzeak. Begiradak. Isiltasuna. Harremanen ezina. Inkomunikazioa. Bi pertsonen artean paretak badaude, hesiak badaude, lubakiak badaude, beti egongo da distantzia eta urrutiramendua apurtzeko premia. Ai, baina bi pertsonen artean ezer ez dagoenean, horixe: ez dago ezer

Probidentzia

Babes etxe bateko zaharren heriotza iragartzen duen katu baten berri eman digute. Oskar omen du izena, baina begiratu ditudan animaliari buruzko albisteetan kazetari bakar batek ere ez dio katua bizi den herriaren izenari erreparatu.

Providence du grazia.

Probidentzia horrexek nire lagun baten amarenganaino ekarri du katu beraren errainua. Emakumeak denbora dezente zeraman burua galduta, eta orduak egiten zituen gortina pare bat josten eta josten. Herenegun gauez oso pozik omen zegoen, azken puntadak eman zizkiolako gortina-ertzeko parpailari. Leihoko gortina zaharrak erretiratu eta egin berriak jartzeko eskatu zion errainari.

Baratxe, baratxe

Euskaldunok bizi-bizi ere esaten diogu arin edo azkar jarduteari: irudi luke guretzat bizitza eta patxada kontrajarrita daudela. Baina azkenaldian entzuten ari garen aire berrien arabera, gure garaiak bizi duen presa

Don Bildur

Euskarazko esloganik erabili ote zuten, ez dakit. Sarean ibili naiz arrastoren baten bila. Alferrik. Gaztelaniazkoa bai, erruz topatu dut: En Navarra, decides t

Terapia

“Espainol bati inoiz bururatuko ez litzaiokeen esaldi bat idatzi zuen Gombrowicz-ek Czeslaw Milosz-i egindako gutun batean: ‘Hemendik ehun urtera, artean gure hizkuntza existitzen bada