Probidentzia

Babes etxe bateko zaharren heriotza iragartzen duen katu baten berri eman digute. Oskar omen du izena, baina begiratu ditudan animaliari buruzko albisteetan kazetari bakar batek ere ez dio katua bizi den herriaren izenari erreparatu.

Providence du grazia.

Probidentzia horrexek nire lagun baten amarenganaino ekarri du katu beraren errainua. Emakumeak denbora dezente zeraman burua galduta, eta orduak egiten zituen gortina pare bat josten eta josten. Herenegun gauez oso pozik omen zegoen, azken puntadak eman zizkiolako gortina-ertzeko parpailari. Leihoko gortina zaharrak erretiratu eta egin berriak jartzeko eskatu zion errainari.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude