Eta egun berean, Antonioni! (Bost apunte)

1.- Anti-zinema? Oso gogoan ditut Eclipse, Blow Up eta Zabriskie Point. Oso gogokoak ditudan, ez nuke jakingo erantzuten. Berriro ikusi behar. Orain. Orduko sukar existentzialaren arrasto gutxi geratzen zaidan honetan.

2.- Zineak mugimendua du nagusi, izena ere hortik datorkio: greziarren kimena, edo mugimendua. Mugimendu gutxi dago Antonioniren pelikuletan. Plano luzeak, oso luzeak. Begiradak. Isiltasuna. Harremanen ezina. Inkomunikazioa. Bi pertsonen artean paretak badaude, hesiak badaude, lubakiak badaude, beti egongo da distantzia eta urrutiramendua apurtzeko premia. Ai, baina bi pertsonen artean ezer ez dagoenean, horixe: ez dago ezer

2 thoughts on “Eta egun berean, Antonioni! (Bost apunte)

  1. Bergman eta Antonioni elkarrekin abentura batean, aurpegiz-aurpegi. Basa-marrubiak xake oholaren gainean eta herio, zurbil, hurbil, ingurua eklipsatuz.
    – Bizitza? Zarabanda.
    – Blow up.

  2. Antonioniren “El reportero” ikusi berri dut, homenaldi legez. Zer film kaskarra. 1974 inguruko Espainiaren dokumentu bisuala bada, halere. Bitxia da Jack Nicholson Almerian ikustea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude