Orbel azpian

Ezeren historia batek, demagun literaturarenak, benetakoa izan nahi badu, jaso behar luke garaiaren zalapartak isildu duena ere. Eta hori gertatuko ez denez

Utopia pixka bat

1.
Utopia pixka bat eskatzen duenari berehala deitzen zaio inozoa. Zer uste du kaskarik ezjakin horrek, mundua aldatuko duela, diruak ez duela bere betiko bidea egingo, globalizazio ekonomikoaren etekinak partituko dituela? Inozo halakoa! Zer uste ote du? Ezer egin lezakeela globalizazioak ekonomiari eman dion askatasun erabatekoaren kontra?

Juzgu moralen gainetik edo aparteko eremu ikusezin batean jarrita baleude bezala begiratzen diegu merkatuari eta diruari. Fisiokratek esana: L

Atzera egin

Polisemia ez da bide-makulurik onena kazetari batentzat. So egin, bestela, gaur berripaperak dakarren titulu nagusiari:

PSNk atzera egin eta Gobernua Nafarroa Bairekin eta NEBekin osatzea erabaki du.

Atzera egin aditzaren lehen adieraren arabera, PSNk uko egin dio ordu arteko hitzari edo asmoari edo erabakiari, eta badirudi horixe dela gertatutakoa. Kazetaria ez dirudi oker ibili denik.

Baina Atzera egin aditzaren bigarren adierari begiratzen badiogu, PSN damutu, beldurtu edo kikildu egin da, eta bide horretatik interpretazioen eremura iristen gara. PSNk atzera egin du ala aurrera, sozialista nafarrak kikildu egin dira ala ausartu? Nondik begiratzen zaion. Eta nork beretik begiraturik, talaiak adina izango dira iritziak eta hor sartzen da hasieran polisemiaz nioena.

Baina balorazioez ari garelarik, El Pa

Egur-kargarena

(Ipuintxo anti Bergman bat, baina Bergmanen maneran)

Agurea adar biltzen zebilen basoan. Dena zuen arrangura eta dena zuen kexua, bakar-bakarrik bizi zelako munduan, sekulakoa zelako eiten zuen hotza, abar guztiak izoztuak zeudelako, adar heze haiekin etxea nekez berotuko zuelako