Atzera egin

Polisemia ez da bide-makulurik onena kazetari batentzat. So egin, bestela, gaur berripaperak dakarren titulu nagusiari:

PSNk atzera egin eta Gobernua Nafarroa Bairekin eta NEBekin osatzea erabaki du.

Atzera egin aditzaren lehen adieraren arabera, PSNk uko egin dio ordu arteko hitzari edo asmoari edo erabakiari, eta badirudi horixe dela gertatutakoa. Kazetaria ez dirudi oker ibili denik.

Baina Atzera egin aditzaren bigarren adierari begiratzen badiogu, PSN damutu, beldurtu edo kikildu egin da, eta bide horretatik interpretazioen eremura iristen gara. PSNk atzera egin du ala aurrera, sozialista nafarrak kikildu egin dira ala ausartu? Nondik begiratzen zaion. Eta nork beretik begiraturik, talaiak adina izango dira iritziak eta hor sartzen da hasieran polisemiaz nioena.

Baina balorazioez ari garelarik, El Pa

One thought on “Atzera egin

  1. Gaur bertan Lerman egon naiz eta oker ez banago, hango El Mundo da El Paiseko titular berbera ekarri duena. Hau kasualitatea!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude