Errutina

Gaueko ordu txikiak, loak aspaldi gaitu hartuak. Halako batean, sekulako danbarrada. Susto betean esnatu gara. Elkarri begiratu diogu. Lehergailu bat? Lehergailu bat! Jaiki eta balkoira irten gara. Ke-mingain beltz handi bat, trinko-trinkoa, zerurantz.

Ertzainetan behar du.

Mario Benedettiren kontakizun labur-labur batek hartu dit gogoa. Diktadura garaiko Buenos Airesen, gauero hamar-hamabi bat lehergailuk eztanda egiten zuten garaian. Eztandetako batek haur txiki bat esnatu du. Zer izan da?, galdetu du izuturik. Aitak, bai baitaki alferrik dela umeei gezurra esatea, gertatua esan dio: lehergailu bat zen, txiki. Umea erabat lasaitu da: Eskerrak! Uste nuen trumoi bat zela!

Benedettik Errutina deitu zion kontakizun laburrari, gu baikara, bai, indarkeriari euriaren edo hego-haizearen edo trumoiaren errutina eta halabehar natural-naturalaren bermea ematen dizkiogunak.

Ohera itzuli gara.

OHARRAK (Post scriptum)

Zutabean aipatzen dudan gertakari-ipuintxoa Mario Benedettiren

Autorik gabe

Joan zen larunbatean, autorik gabeko egun auzo-lotsarik gabea. Eusko Jaurlaritzaren bi orrialde osoko propaganda zekarten egunkari guztiek. Orrialde batean, galdera gaitzesle burlatia:

Salaketa

Mundua gaizki egina dagoela, ez da sekretua. Hori jakiteko aski da hatz-mamiak periodikoaren tintan zikintzea.

Eskuak gurutze geratu behar dugu bidegabekeriaren aurrean? Albistegietako berriak eraman ezinik bizi den hiritar bat ez dago ados, eta salaketa bat jarri du bere hiriko epaitegian. Txaloak. Salaketaren arrazoia: mundua gaizki egin duenari erantzukizunak eskatzea. Txalo gehiago. Salatua: Jaungoikoa. Txalo-zaparrada.

Ez dakit kasu egingo dioten. Egin beharko liokete: zeru-lurrak eta zeru-lurtarrok sortzen jardun ondoren, zazpigarren egunean atsedena hartu ez zuen ba? Oso luze doakio siesta, zurrungak entzuten ari gara oraindik. Ez, salaketa jarri duena ez dago arrazoien faltan.
Epaileek bidalitako poliziak nora joango diren Jainkoaren bila eta zer nolako esku-burdinak jarriko dizkioten, beste upel bateko sagarardoa da. Baina deskuiduan aurkituko balute, apalduko ahal dizkiote zurrungak

Asuntoa

Gure literaturak asuntoaz hitz egiten al duen, horra galdera, horra kezka errepikaria. Baina zein da asuntoa? Nondik begiratu behar zaio? Rikardo Arregiren poesiak, demagun, ez digu ezer esaten asuntoaz? Esaten

Energia iluna

Orain urte batzuk energia ilunaz hitz egin balidate, Txerrenekin lotuko nukeen espresioa. Edo Faustorekin. Gure baitako lausoan bizi den deabru guardakoarekin.
Poesia hutsa, beraz.

Baina, ez. Unibertsoaren hedakuntzan gertatzen ari omen den fenomenoari deitzen diote horrela. Big-bang leherketa izan eta gero, logikoa zen pentsatzea unibertsoaren martxak indarra galduko zuela. Justu kontrakoa gertatzen ari omen da, ordea: azkartzen eta indartzen omen doa. Azeleratzen. Ezer ulertu badut (eta posible da analfabeto honek ezer ez ulertu izana), azeleratze hori eragiten duen indar ezezagunari deitzen diote energia iluna.

Coleridge poeta kimikako klaseetara joaten omen zen,

Etorriko da

Ikusirik gero eta liburu gutxiago saltzen dela, editoreak, burua alferrik estutzeaz etsita, telebista piztu du. Halako batean, iluminazioa: Eta Igerabideren hitzaurrea horko aurkezle-kirolari horri eskatuko banio? Eta Iban Zalduaren ipuin-bildumaren epilogoa kantari pinpirin horrek egingo balu? Liburuaren azalean, egilearen izenaren pare edo nabarmenago, moda-modako pertsonaiarena. Barruan, berriz,

Estetika

Lan bila dabilen emakume donostiar bat. Ez du lan honi ez eta lan horri ikusiko dugu esateko aukerarik, adinean sartua baita. Ez zaio, ordea, ez sasoirik ez gogorik falta, eta ez du esperantzarik galtzen. Goizero bezala, periodikoko lan-eskaintzen orrira jo du. Ezer ez. Alkateari Victoria Eugenia aretoaz egin dioten orri biko elkarrizketaren irakurketari ekin dio ganora handirik gabe. Bat-batean, begiak arranpalo gelditu zaizkio eta odola irakiten jarri. Kazetariak esan eta gero

Menage

Et, et, zer gertatzen da, nork ez du sinesten hiru botereen independentzian, nork du Montesquieuren doktrina zalantzan jartzeko ausardia, nork pentsa dezake Espainiako exekutiboak judiziala saltsatzen eta akuilatzen duela? Demokrazia batean ezer sakraturik badago, horixe da, hiru botereen independentzia, utikan menage