Esperoan

Batzuetan, sari bat balira bezala bizi ditu orduak. Gehienetan, ordea, penitentzia baten moduan. Ez dio egunero zapore bera hartzen eguneroko garagardoari. Gizaki bakar batek zenbat gizaki ezkutatzen ote dituen, horixe etorri zaio burura, baina badaki bera dela garagardoari zapore desberdina ematen diona, berea dela munduari neurria ematen dion begirada. Horren kontzientziak, ordea, ez du zoriontsuago egiten. Kontrara. Da, bizi beharra dago, iraupena du motore bakar. Jende artean beti, jenderik gabeko existentzia bat da berea. Merezi du tenore horretako bizitza batek? Ez da gustatzen zaion galdera bat. Eta burura etortzen bazaio, uxatzen ahalegintzen da.

Beste garagardo bat eskatu du.

Norbaiten edo zerbaiten zain dagoela ematen du, horixe adierazten duen zirkin batez begira dago tabernako atera. Musika isildu da, bezeroek alde egin dute, tabernaria erratza pasatzen hasi da bere inguruan.

One thought on “Esperoan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude