Harremanak

Joseph Conrad (Apocalypse now), Mario Puzo (Aitapontea), Bram Stoker (Drakula) John Grisham (Legezko defentsa)

2 thoughts on “Harremanak

  1. Hiru amu, Andu, kainabera banatan ahora emanak: zizare pare bati kosk egiteko tentazioan jausteko.
    – Lehenak, zaharrenetik hasita, baietzaren zaporea utzi zidak. Pena eta lastima izango duk baina, asti ustel gehitxo ote dabilen bazterretan, liburuak itxita… harik eta derrepente batean irakurtzeko erarik asmatzen ez diguten… Ez duk erraza izango: hartarako patxada galdu duenak, Shakespeare eta Cervantes baino are gehiago dik zearo galdua…
    – Bigarren zizarea gordintxoa, niretzat…
    – Hirugarrena bixibixi dantzan harrapatu diat amutik: beste janzkera bixiagoa, bat-batekotasunarena, ahozko eihoa (bertsolari zaharrak, nola?) duen ‘artile’ moetarena ematen ari ote zaion susmoa harrapatzen zioat. Zizarea bera, etxeko teilatupean, sukaldeko uren jariotik hazia iruditu zaidak, baina zizareak ere ez al datoz ja haztegietan propio pentsu transgenikoz haziak… Pentsu gustoa ere hartzen baitiot hainbat lerroen arteko zizareri, lehenagoko lurrekoei ez bezalakoa, edo mineralak erre ditik zaharrak?…

  2. Khairete,

    Teknologia berrien aipamenarekin ados nago… neuk ere behin baino gehiagotan geldetu diot neure buruari ea zer-nolako eragina izango duten epe luzerako… Dena den, halako eztabaidetan kulturaren euskarri materialak gutxi kontuan hartzen direlakoan nago.

    Europako kulturan (“Europako kultura” zentzu zabal-zabal batean diot, noski) bada adituen zirkuluetatik gutxi aipatzen den euskarri horien aldaketa sakon eta eraginkor bat, beste aldaketa askoren ariora etorri zena: K.O. IV eta V. mendeetan papirozko bilkaritik pergaminozko “codex”-era pasa ziren, hau da, gaur egun ezagutzen dugun liburu-formatura, gutxi gora behera. Aldi berean irakurtzeko modua bera ere aldatzen hasi zen: Antzinatekoek orokorrean ozenki irakurtzen bazuten, isilkako irakurketa zabaldu zen, kristautasunarekin lotua bera, nonbait (ezaguna da pasadizoa, nola behin batean San Agustin zur eta lur geratu zen San Anbrosio bere maisua isilka irakurtzen ikusi zuenean).

    Eta hein handi batean, formatu berrira pasa zena eskoletako antologiak izan ziren; bestea, ia dena galdu zen betiko (beno, Egipto hareek zerbait itzuli digute, baina hor beste kontu bat da). Bada H. Bardon latinista frantziarraren liburu bitxi bat: La litt

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude