Orijinaltasuna

Editore bat bere autore ezagunenak aurkezten dizkion orijinalak ukitzen, aldatzen, erdira ekartzen. Zurrumurruak ziren, besterik ez, baina Alessandro Bariccok, auzia bolo-boloan utzi ordez, Indianako Bloomington hirixkara jo zuen, han gordetzen baitituzte Raymond Carverren eskuizkribuak. Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean ezagunaren orijinala eta guk ezagutzen duguna konparatu zituen. Zurrumurruek egia zioten: Gordon Lish editoreak zuzendu, aldatu, kimatu, laburtu egin zituen testuok, eta erdiraino makurtu.

Irakurlea honezkero hasia dut mingaina bisturi gisa zorroztu eta pozoia loditzen: nor geratzen da ipuinon benetako egilea, zer uste dute editoreek, non geratzen da orijinaltasuna eta abar?
Baina nago editoreak ezer gutxi egin zezakeela Carverren orijinaletako hoztasunik, errealismo zikinik, laztasun biluzirik gabe.

Gordon Lish bizi da. Ez du adierazpenik egin nahi izan.

OHARRAK (Post scriptum)

Kontua ez da gaurkoa, baina kontuaren atzean dagoena, bai. Interesa lukeenak hemen.

Beti aipatzen den koska da bi editore klase daudela: anglosaxoi eredura lotzen dena eta mediterraneoa. Anglosaxoiarentzat, ezinbestekoa omen editorearen eta idazlearen arteko konplizitatea eta lana. Idazleak, bere testua burututakoan, editoreari pasatzen dio. Honek, liburu asko eta asko zuzendu izanaren eskarmentua baitu, hainbat apunte egiten omen dizkio idazleari: horko pertsoniaia horrek ez dik entitaterik, hango argumentu hark ez dik batere indarrik, gaiarekin batere ondo ez doan estilo motela darabilk, eta abar. Eta idazleak bigarren idazkuntza bati ekiten dio, eta, beharrezkoa bada, baita hirugarren bati ere

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude